Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2018ko abuztuaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LASARTE-ORIAKO UDALA
4371

IRAGARKIA, Lasarte-Oriako Soinu Ingurunea Hobetzeko 2017-2021 Plana onartzeari buruzkoa.

Lasarte-Oriako Soinu Ingurunea Hobetzeko Planari buruzko iragarkia argitara eman zen, horretarako bideraturiko espedientearekin eta dokumentuarekin batera, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2018ko maiatzaren 2ko 83. zenbakian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2018ko maiatzaren 24ko 99. zenbakian, eta udalaren webgunean.

Informazio publikoko epean zehar inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera, Alkatetzak 2018ko abuztuaren 9an emandako 1638 zenbakiko ebazpenaren bidez onetsi zen dokumentu hori.

Dokumentua kontsultagai dago Hirigintza, Obra eta Ingurumen Sailean, bai eta udalaren webgunean ere: www.lasarte-oria.eus

Erabaki honek bukaera ematen dio bide administratiboari. Honen kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Alkatetzari, administrazioarekiko auziena jarri aurretik, hilabeteko epean, erabakia notifikatzen den egunaren biharamunetik aurrera, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzenean aurkaratu ahalko zaio bi hileko epean, erabakia notifikatzen den egunaren biharamunetik aurrera, bidezkotzat jo litekeen beste edozein errekurtsoz gainera.

Lasarte-Oria, 2018ko abuztuaren 9a.

Alkatea,

AGUSTÍN VALDIVIA CALVO.


Azterketa dokumentala