Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2018ko abuztuaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4365

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 241/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxo, 2018ko uztailaren 30a. Nik, Maria Leire Velasco Dañobeitiak, Getxoko (Bizkaia) 4 zenbakiko ZULUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Hau jakinarazten dut:

ZULUP honetan, 241/17 hitzezko judizioa bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2018ko uztailaren 13an; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.

Omar Yanguas Villanuevari jakinarazpen gisa balio diezaion, ez baitakigu non dagoen, egiten dut ediktu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko. Gainera, ohartarazten diot ezin dela errekurtsorik jarri epai horren aurka.

Getxo, 2018ko uztailaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala