Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4234

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 247/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Amurrioko (Araba) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 247/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Editorial Planeta, SAk eskatuta, Maria Belen De Arriba Gonzalezen aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

24/2018 EPAIA

Epailea: Arrate Romaneli Martinez andrea.

Lekua: Amurrio (Araba).

Eguna: bi mila eta hemezortziko martxoaren bata.

Alderdi demandatzailea: Editorial Planeta, S.A.

Abokatua: Juan Maria Alvarez Gonzalez.

Prokuradorea: Alicia Arrizabalaga Iturmendi.

Alderdi demandatua: Maria Belen De Arriba Gonzalez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Arrizabalaga prokuradoreak Editorial Planeta, S.A. enpresaren izenean aurkeztutako demanda eta kondenatzen dut Belén de Arriba González andrea honako hauek ordaintzera: mila laurehun eta sei (1.406) euro ordaintzera, demanda aurkeztu zenetik epai hau eman arte sortutako legezko interesak eta sortutako kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Belen De Arriba Gonzalez demandatuari behar bezala jakinarazteko eman eta sinatu dut honako hau, Amurrion (Araba), bi mila eta hemezortziko ekainaren hogeita batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala