Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4233

AGINDUA, 2018ko uztailaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez 2018ko ekainaren 13ko Agindua aldatzen duena, hor diru-laguntzetarako deialdi bat egiten baita, EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsa atzeman da honako agindu honen testuan: Agindua, 2018ko ekainaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntzetarako deialdi bat egiten baita, EAEko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendua; agindu hori 2018ko ekainaren 29ko EHAAn argitaratu zen (125. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2018/3389 (29/2) orrialdeko 1.3 artikuluan:

honela dio:

«3.– Deialdi honetan diruz lagundutako ekintzetatik kanpo geldituko dira Osakidetzak edo Osasun Sailaren itunpeko zentroek garatutako jardueren parekoak diren ekintzak.»

baina honela esan behar du:

«3.– Deialdi honen bidez finantzatzeko moduko ekintzetatik kanpo gelditzen dira:

a) Osakidetzak edo Osasun Sailarekin hitzarmena duten zentroek egiten dituztenen pareko jarduerak.

b) Hiesaren eta adikzioen arloko jarduerak, baita ikerketa-lanak eta Osasun Sailean horretarako berariazko laguntza-deialdiak dituzten guztiak ere.»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 27a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana