Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2018ko abuztuaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4199

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 387/2017 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasun jaunak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 387/2017 judizioan, 2018-02-08an, epaia eman du epaitegi honetako Pablo Garcia Abad epaileak.

Oscar Meliton Fustel Sevilla (NAN: 21507424D) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko du.

12/2018 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko otsailaren zortzia.

Nik, Pablo Garcia Abadek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, delitu arinen gaineko 387/2017 autoak ikusi ditut. Horrenbestez, Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta erregearen izenean, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Óscar Meliton Fustel Sevilla kondenatzen dut, honen egile erantzulea den aldetik:

Zigor Kodearen 263.1 artikuluan jaso eta zigortutako kalte-delitu arin bat egin du eta, erantzukizun penala aldatzen duen inguruabarrik ez dagoenez, eguneko 4 euro ordaindu beharko ditu hilabete 1ean zehar; gainera, Zigor Kodeko 53.1 artikuluan ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du, gehi kostuak.

Kalte-ordain gisa, Óscar-ek 70 euro gehi BEZa ordaindu beharko dizkio Irungo Geltoki kaleko 16. zenbakiko jabe-erkidegoari; kopuru horrek PZLren 576. artikuluan jasotako interesak sortuko ditu.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko uztailaren bian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala