Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2018ko abuztuaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4161

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 197/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 197/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 SL.

Demandatua: Rachida Moulay.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-18an. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 197/2018 hitzezko judizioaren autoak; prozedura Marta Calvo Entio andreak eskatu du, Límite 24 SLren izenean, auzi-ihesean den Rachida Moulay andrearen aurka.

EPAITZA

Ezesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, Marta Calvo Entio andreak eskatua, Límite 24 SLren izenean, auzi-ihesean den Rachida Moulay andrearen aurka, eta, ondorioz,

Demandatua absolbitu egiten dut haren aurka jarritako uzi guztietatik.

Guztiarekin ere, kostuak demandatuari ezartzen zaizkio beren beregi.

Rachida Moulay demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala