Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2018ko abuztuaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4159

EDIKTUA, 144/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 144/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caixabank S.A.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Demandatua: Borja Elizondo Elordi, Miren Nekane Elizondo Elordi eta Maitane Leizabe Eizaguirre.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2018-06-28an. Idazpuruak eta xedapenek hau diote:

Partez baiesten dut Caixabank SAren eskariz aurkeztutako demanda, Borja Elizondo Elordi, Maitane Leizabe Eizaguirre eta Miren Nekane Elizondo Elordi jaun-andreen aurkakoa. Horrenbestez, hipoteka-bermea duen kontratua desegindakotzat jotzen dut, aldeek sinatua, ordaindu beharra betetzeari utzi zaiolako.

Borja Elizondo Elordi, Maitane Leizabe Eizaguirre eta Miren Nekane Elizondo Elordi jaun-andreak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan hogeita zortzi mila laurehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta laurogeita hamaika zentimo (28.479,91) ordaintzera; kopuru hori, egoki bada, handitu egingo da, PZLren 576. artikuluan aurreikusitako interesa aplikatuta.

Alderdi demandatua absolbitzen dut demandan adierazitako gainerako uzietatik.

Ez da kostuetarako kondenarik ezarriko.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Maitane Leizabe Eizaguirre demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2018ko ekainaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala