Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2018ko abuztuaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4156

EDIKTUA, 159/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

FEDE EMATEN DUT:

Epaitegi honetan bideratu den 159/18 hitzezko judizioko demandan, epaia eman da, 2018-05-03an.

Sehnal Jiri non bizi den ez dakigunez, ediktu honen bidez 2018-05-03ko epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen zaio ebazpen horren kontra ezin dela errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: batetik, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoak babestearen gainekoa, pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari buruzkoa eta 95/46/EB Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.

Sehnal Jiri prozedurako alderdiari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non bizi den (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen eta sinatzen du ediktu hau.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko uztailaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala