Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4109

IRAGARKIA, administrazioarekiko 569/2018 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, 569/2018 prozedura arruntean bideratzen ari dena; auzi-errekurtso hori Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren 2018ko ekainaren 11ko Aginduaren aurka aurkeztu da. Agindu horrek ezezten du eskaeraren ezezpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Eskaera horretan, errekurtso-egileak eskatu du lehiaketa-deialdia ateratzea, Munguia Canal 50-TL05 BI demarkazioan ikus-entzunezko telebistako lizentziak izateko, hau da, eman gabe daudenak betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritako betez.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala