Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4087

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Arabako lurralde-ordezkariarena; honen bidez, «Regazubi» izeneko ebaketa-zentroa eta bere 30 kV-ko lurpeko linea Alegría-Dulantziko udal-barrutian (Araba) instalatzea baimentzen da, proiektua onartzen da eta onura publikokoa dela deklaratzen da.

Espediente zk.: 01ATD 201700006.

AURREKARIAK

1.– 2018-04-20an, Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.-k administrazio-baimena, onura publikoaren deklarazioa eta egikaritze-proiektuaren onespena eskatu zituen, Alegría-Dulantziko udalerrian (Araba) «Regazubi» izeneko ebaketa-zentroa eta bere 30 kV-ko lurpeko linea egikaritzeko.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira proiektua eta aipatutako eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua.

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkiak argitaratu ziren Alegría-Dulantziko Udalaren iragarki-taulan –2018ko ekainaren 11tik uztailaren 11ra arte, biak barne–, 2018ko maiatzaren 18ko ALHAOn, 2018ko apirilaren 4ko EHAAn eta 2018ko martxoaren 29ko «Diario Noticias de Álava» egunkarian.

4.– Jendaurreko erakustaldiaren izapidea egiten ari zelarik, sail honek Alegría-Dulantziko Udalari separata bat bidali zion, eta udal horrek ez du epearen barruan alegaziorik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraituz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan; eta Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean.

2.– 2018ko martxoaren 16ko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren Ebazpenaren arabera, energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaritzen esku uzten da. Eskuordetze horren bidez, ebazpen hau ematen da.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako lurralde-ordezkariak hau

EBAZTEN DU:

1.– Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresari, «Regazubi» izeneko ebaketa-zentroa eta bere 30 kV-ko lurpeko linea Alegría-Dulantziko udal-barrutian (Araba) instalatzeko, eta horren proiektua onartzea.

2.– Baimendu den instalazioa onura publikoko deklaratzea.

Ebazpen hau ematen da 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Arabako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 17a.

Arabako lurralde-ordezkaria.
2006-12-04ko Aginduaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala