Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4056

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 293/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 293/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Alfonso Cepa Barragues eta Isabel Fernandez Nieves.

Abokatua: Juan Luis Miguel Bengoechea Vera eta Juan Luis Miguel Bengoechea Vera.

Prokuradorea: Eskarne Ruiz de Arbulo Aizpuru.

Demandatua: Oscar Gutierrez Martinez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-16an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut epaitegietako prokuradore Eskarne Ruiz de Arbulo andreak Alfonso Cepa Barragues jaunaren eta Isabel Fernandez Nieves andrearen izenean eta haiek ordezkatuz jarritako demanda, Oscar Gutierrez Martinezen aurkakoa, eta beraz, absolbitu egiten dut demandatua haren aurkako uzietatik, eta kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Oscar Gutierrez Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2018ko ekainaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala