Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4025

1459/2018 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Arabako erakunde sanitario integratuko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da Enrique Manuel Bárez Hernández jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Anestesiologia eta Bizkorketako zerbitzu sanitarioko atal sanitarioko (Mina Unitatea) buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Arabako ESIko zuzendari kudeatzailean urtarrilaren 24ko 207/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIn Etxeko Anestesiologia eta Bizkorketako zerbitzu sanitarioko atal sanitarioko (Mina Unitatea) lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Enrique Manuel Bárez Hernández jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba ESIko Anestesiologia eta Bizkorketako zerbitzu sanitarioko atal sanitarioko (Mina Unitatea) buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Enrique Manuel Bárez Hernández jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESI-ko Anestesiologia eta Bizkorketako zerbitzu sanitarioko atal sanitarioko (Mina Unitatea) buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2018ko ekainaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Arabako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 30a.

Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala