Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3970

IRAGARKIA, farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Zarautz farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:

– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 252,63 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 20a.

(Farmazia zuzendariaren ordez, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren xedapen gehigarriaren arabera).

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

DANIEL SALAZAR IRUSTA.


Azterketa dokumentala