Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3965

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1392/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Behin betiko neurriak aldatzekoa 1392/2017.

Demandatzailea: Alfonso Martin Larrea.

Abokatua: Maria Dolores de Mora-Granados Marchan.

Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.

Demandatua: Ana Maria Diaz Delgado.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, 297/2018 epaia eman da 2018-06-15ean, eta goiburuak honako hau dio, hitzez hitz:

297/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamazortziko ekainaren hamabostean.

M. Belén González Martínek, Vitoria-Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile den aldetik, ikusi ditu epaitegi honetan 1392/2017 epaian hartutako neurriak aldatzeko autoak. Eta, horietan, alderdiak honakoak izan dira: demandatzaile legez Alfonso Martín Larrea, Boulandier prokuradorearekin; demandatu legez Ana Maria Díaz Delgado, auzi-ihesean dena, ordezkaritza prozesalik gabe; Erregearen izenean eta ondoko oinarriekin bat etorriaz ebazpena eman da.

Ana Maria Diaz Delgado demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala