Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3964

EDIKTUA, 1469/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1469/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Iñigo Gimenez Fernandez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-03-26an. Hona hemen idazpurua:

Nik, Belén González Martínek, barruti honetako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 1469/2017 hitzezko judizioaren prozedurako autoak. Prozedura hori bideratu da Medius Collection, S.L.k eskatuta, Iñigo Giménez Fernándezen aurka (auzi-ihesean eta ordezkaririk gabe prozesu honetan). Bada, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera:

Iñigo Gimenez Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala