Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3963

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 858/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (858/2017).

Demandatzailea: Paola Yameri Navarro.

Abokatua: Juan Jose Lozano Fernandez.

Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.

Demandatua: Mamadou Seye.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da, 2018-06-11n. Hona hemen idazpurua:

Nik, M. Belén González Martínek, barruti honetako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 858/2017 seme-alabentzako neurrietarako autoak. Prozedura hori bideratu da Paola Yameri Navarrok eskatuta (Gacía Rodrigo prokuradoreak ordezkatuta), Mamadou Seyeren aurka (auzi-ihesean). Bada, Ministerio Fiskalak ere parte hartuta, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera.

Mamadou Seye demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala