Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3960

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 291/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2. zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 291/2017 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Silvia Mayerling Mendez Lopezek eskatuta hasi da, Heber Levi Hernandezen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

57/2018 EPAIA

Epailea: Raquel Colmenarejo Vicente.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hemezortziko ekainaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Silvia Mayerling Mendez Lopez.

Abokatua: Rosa Maria Sanchez Gonzalez.

Prokuradorea: Juan Guillermo Gonzalez Belmonte.

Alderdi demandatua: Heber Levi Hernandez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baiesten dut Silvia Mayerling López andreak aurkeztutako dibortzioko demanda, Heber Levi Hernández auzi-iheslariaren aurkakoa. Hori dela eta, honako hau deklaratzen dut:

Deseginda geratzen dela Silvia Mayerling López eta Heber Levi Hernández jaun-andreen arteko ezkontza, dibortzioa dela medio.

Heber Levi Hernández jaunari XXXXX eta ZZZZZ adingabeekiko guraso-ahala kentzea, eta Silvia Mayerling López andreak bakarrik izango du guraso-ahala.

Aitak elikagai-prestazioa emango du: 150 euro XXXXX eta ZZZZZ adingabeen alde. Hilabete bakoitzaren lehen bost egunetan ordaindu beharko dira, eta kopuru hori urtero-urtero eguneratuko da KPIk dituen aldaketen arabera.

Ez da bidezkoa kostuak berariaz ezartzea.

Eta Heber Levi Hernandez demandatuari –non den jakin ezin denez– epaia legeak agindutako moduan jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko ekainaren hamazortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala