Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3956

EDIKTUA, 961/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: prozedura arrunta, 961/2017.

Demandatzailea: Santander Consumer EFC, S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.

Demandatua: May Ann Galate Jacinto eta Jonathan Martinez Llagas.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2018-06-11n. Honako hau dio haren epaitzak:

Osorik baiesten dut demanda, eta kostuak ezartzen ditut.

May Ann Galate Jacinto eta Jonathan Martinez Llagas demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka Apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko ekainaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala