Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3955

EDIKTUA, 825/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 825/2017 hitzezko judizioa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

FEDE EMATEN DUT:

Epaitegi honetan bideratutako 825/2017 hitzezko judizioko demandan epaia eman dela 2018-004-20an.

Zuriñe González Fernández non bizi den ez dakigunez, ediktu honen bidez 2018-04-20ko ebazpena jakinarazten da; ebazpen horren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu datu pertsonalak Justizia Administrazioan babesteko irizpideak, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikuluan eta hurrengoetan ezarrita baitaude, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua ere (pertsona fisikoak babestearen gainekoa, datu pertsonalak tratatzeari buruz eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez; eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena, alegia, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).

Eta Zuriñe González Fernández alderdiari legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, orain non bizi den ez dakigunez gero, ediktu hau eman eta sinatzen dut, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko ekainaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala