147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3951
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 819/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 819/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Saioa Martin Cortina.
Alderdi demandatua: Jesus Setien Cifuentes.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
EDIKTUA
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 819/17-N prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Jesus Setien Cifuentes demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko ekainaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.