Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3949

EDIKTUA, diru-zenbateko bat eta mailegu-kontratuaren mugaeguneratze aurreratua erreklamatzeko bideratutako 38/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 38/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caixabank SA.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Demandatua: ISVE Video SA, Xabier Gutierrez Barquin Etxaniz eta Miren Agurtzane Echaniz Garcia.

Gaia: mugaeguneratze aurreratua eta demandako eskaeran azaltzen diren gainerako uziak deklaratzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-23an. Hona hemen epaitza:

«Baiesten dut José Ignacio Otermin Garmendia epaitegietako prokuradoreak Caixabank, SA merkataritza-sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Xabier Gutiérrez-Barquín Etxániz, Miren Agurtxane Etxániz García eta ISE Video SAren aurkakoa; eta beraz,

Deuseza deklaratzen dut, abusuzkoa delako, hipoteka-maileguaren kontratuaren seigarren bis klausularen bigarren III. atala, mugaeguneratze aurreratuari buruzkoa. Kontratua 2008ko urriaren 27an sinatu zuten alderdiek.

Xabier Gutiérrez-Barquín Etxániz, Miren Agurtxane Etxániz García eta ISE Video SA demandatuak kondenatzen ditu Caixabank SA merkataritza-sozietateari zortzi mila bederatziehun eta berrogeita hamalau euro eta hirurogeita sei zentimo ordaintzera (8.954,66). Zenbateko horrek diruaren legezko interesa sortuko du, bi puntuan gehituta, Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluari jarraikiz, ebazpen honen datatik aurrera; hitzartutako berandutze-interesak, bi mila eta hamaseiko abenduaren hogeita seitik aurrerakoak.

Santurtziko 25281 eta 12084 finka higiezina nahitaez egiteko, eta hala egiaztatuko da epaia betearazteko.

Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.»

ISVE Video SA, Xabier Gutierrez Barquin Etxaniz eta Miren Agurtzane Echaniz García demandatuen egungo bizilekuak ezezaguna direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala