Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3946

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruz bideratutako 2125/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia - Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegiak emandako ebazpenaren aurkako 2125/2018 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Idoa Alcantarilla Serrano andrea.

Abokatua: Ramon Moritz Lopez Albizu jauna.

Prokuradorea: Elizabeth Vertiz Mallotti andrea.

Alderdi errekurritua: Fiskaltza.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

2125/185 apelazio-errekurtsoaren gainean epaia eman da, 2018-05-21ean. Honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

«243/2018 EPAIA

Jaun-andreak:

Yolanda Domeño Nieto andrea.

Iñigo Suarez De Odriozola jauna.

Felipe Peñalba Otaduy jauna.

Donostian, bi mila eta hamazortziko maiatzaren hogeita batean.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko bigarren sekzioak, zeina bazterrean aipatzen diren jaun-andreek osatzen baitute, apelazio-izapideetan ikusi ditu Donostiako Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegiaren ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 29/2017 prozedurako auto zibilak, Idoa Alcantarilla Serrano apelatzaile-demandatzaileak sustatuta (Elizabeth Vertiz Mallotti prokuradorea da ordezkaria, eta Ramon Moritz Lopez Albizu letraduak defendatzen du), Antonio Gamez Salcedo jaunaren aurka, zeina 2017ko ekainaren 7ko ordenazio-eginbidearen bidez auzi-ihesean deklaratu baitzen, eta Fiskaltza ere parte dela. Hori guztia epaitegi horrek 2017ko urriaren 6an emandako epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa dela bide.»

EPAITZA

«Seme-alabentzako neurriei buruzko 29/2017 prozeduran Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegiak 2017ko urriaren 6an emandako epaiaren aurka Idoia Alcantarilla Serrano andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baiesten dugu; hortaz, epai hori ezeztatu egiten da honako era honetan bakarrik:

– Adingabea hartu eta utziko da Familia Elkargunean, haren ikastetxean; eta, horrela, aitari tokatzen zaionean adingabearekin egotea dagokion asteburuan, aitak berak eramango du umea ikastetxera astelehen goizean, eta egun horretan bertan amak hartuko du umea ikastetxean ateratzen denean.

Aitari tokatzen zaionean asteburua adingabearekin igarotzea, ostiral horretan, aitak hartuko du adingabea ikastetxean ateratzen denean.

Errekurritutako epaitzan jasotako gainontzeko erabakiak bere horretan utziko dira.

Gora jotze honetan sortutako kostuei dagokienez, ez da inolako erabakirik hartu.

Auzialdian sortutako kostuen inguruko erabakiari eusten diogu.

Itzul bekio errekurritzeko eratutako gordailua Idoa Alcantarilla Serranori; hartarako, jatorrizko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak emango du itzulketa-agindua.

Aurkaratzeko modua: Ebazpen honen kontra, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hogei eguneko epean, sala honetan, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hausteko errekurtso berezia, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 469. artikuluan jasotako kasuetan, baina kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen kontra, kasazioan errekurri baitaitezke.

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1858 0000 12 2039 18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak".

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Antonio Gamez Salcedo demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko ekainaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala