Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3945

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 5ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita gordailutu dadin Eskena Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea bat ireki da Eskena Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta. Elkartearen idazkariak aurkeztu du dokumentazioa. Espediente hori azterturik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Zenbait dokumentu aurkeztu dira 2018ko martxoaren 21ean, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuak berak gordailutu daitezen eskatzeko.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin. Zehazki, honako dokumentu hauek aurkeztu dira: gordailutze-eskabidea; estatutuak aldatzeko erabakia hartu duen batzar orokorraren akta; estatutu aldatuak, eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da elkartearen jarduketa-eremua, estatutuetako 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie egitate horiei:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da; horrenbestez, gordailutzeko onartu behar dira estatutuak aldatzeko erabakiari dagokion dokumentazioa eta estatutu aldatuak, eta horren berri eman.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea gordailutu daitezen Eskena Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartearen estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak.

Bigarrena.– Agindua ematea gordailutze hori argitara dadin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 5a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala