Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3846

IRAGARKIA, Kiroleko indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legearekin lotutako zehapen-espedientean Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren 2017ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez onartutako kirol-esparruetara sartzeko debekuari buruzko jakinarazpenaren aurka jarritako errekurtsoaren ebazpena pertsonalki jakinarazten saiatu arren, jakinarazpena egin ezin izan denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horrek administrazio bideari amaiera ematen dio eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, interesdunaren bizilekua dagoen barrutiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita, Administrazio Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 14.1 eta 46.1 artikuluetan ezartzen duenaren arabera.

Ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan eskura dezake interesdunak, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian.

Hori guztia ematen da argitara interesdunak jakin dezan, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 16a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala