141. zk., 2018ko uztailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (275 KB - 11 orri.)
- EPUB (540 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3788
EBAZPENA, 2018ko uztailaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko zer erakunde onuradunek jasoko dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzak. Diru-laguntza horietarako 2017ko deialdia Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2017ko maiatzaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko diru-laguntzetarako 2017ko deialdiak 11.7 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da zein diren erakunde-onuradunak eta zenbat diru emango zaien. Deialdi hori Lanbideko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2017ko maiatzaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko zer erakunderi emango zaizkien diru-laguntzak, 2017ko ekitaldian prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia eta onuradun bakoitzari emandako zenbatekoa (ikus ebazpen honen eranskina). Diru-laguntza horietarako deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak egin zuen, 2017ko maiatzaren 10eko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez (2017ko maiatzaren 12ko EHAA, 89. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.