Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2018ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3777

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 29koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira 2018. urtean enpresei eta entitate pribatuei emateko zenbait diru-laguntza. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, 2018. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen (2017ko abenduaren 11ko EHAA, 234. zk.). Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Ebazpen horren 12.1 artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende guztiak horren berri izan dezan.

Artikulu horren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehazten dira diru-laguntza eman eta ukatu zaien enpresak eta entitateak eta esleitu zaizkien diru-zenbatekoak eta, onuradunen batek uko eginez gero, ordezko izango diren entitateak.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak ematea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz. Guztira, laurogei mila (80.000) euro eman dira.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresak eta entitate pribatuak ordezko izendatzea. Gehienez jaso lezaketen zenbatekoa ere zehazten da.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuei diru-laguntzak ukatzea, ukapenaren arrazoia esanez.

Laugarrena.– Entitateei eta enpresei gogorarazten zaie ezen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 6.2 artikulua aplikatuz, laguntzak jasotzen dituzten entitateek eta enpresa onuradunek Lankidetza Erakunde aitorpena eskatu beharko dutela, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena.– Laguntzak jasotzen dituzten entitateek eta enpresa onuradunek 15 egun izango dituzte, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, diru-laguntzei uko egiteko, hala ezarrita baitago Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 13.a) artikuluan.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 29a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

I. ERANSKINA
ENPRESA ETA ENTITATE ONURADUNAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ENPRESA ETA ENTITATE ORDEZKOAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala