Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2018ko uztailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3767

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 878/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (878/2017).

Demandatzailea: Metu Hatra Jatri.

Abokatua: Blanca Estibaliz Parrilla Ruiz.

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.

Demandatua: Saleh Nafi Mahayub.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-02-15ean, eta idazpuruak honela dio hitzez hitz:

83/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Ebazpen hau eman du, erregearen izenean, M. Belén González Martínek, Gasteizko (Araba) eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak. Horretarako, epaitegi horretan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 878/2017 autoak ikusi ditu. Hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Metu Hatra Jatri, Carranceja Díez prokuradoreak ordezkatua; bestetik, demandatua, Saleh Nafi Mahayub (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe); Ministerio Fiskalak ere parte hartu du.

Saleh Nafi Mahayub demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala