Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2018ko uztailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3737

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko uztailaren 3koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken programa arautzen eta deitzen duena 2018ko ekitaldirako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira agindu honen I. eranskinean: Agindua, 2018ko uztailaren 3koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken programa arautzen eta deitzen duena 2018ko ekitaldirako. Agindu hori 2018ko uztailaren 12ko EHAAn (134. zenbakia) argitaratu zen, eta jarraian zuzendu egiten dira hutsak:

8.1 artikuluaren b) eta c) apartatuetan, 2018/3613 (14/6) orrialdean,

honela dio:

«b) Titulu akademikoaren kopia edo titulua egiteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia. Dokumentu hori eskabidea egin ondoren ere aurkeztu ahal izango da, 2018ko abuztuaren 3a baino lehen.

c) Espediente akademikoaren ziurtagiria, hauek jasota: ikasturte guztietako kalifikazioak, ikasketak noiz amaitu ziren eta, hala badagokio, ikasketen amaierako proiektua. Dokumentu hori eskabidea egin ondoren ere aurkeztu ahal izango da, 2018ko abuztuaren 3a baino lehen.»

baina honela esan behar du:

«b) Titulu akademikoaren kopia edo titulua egiteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia. Dokumentu hori eskabidea egin ondoren ere aurkeztu ahal izango da, 2018ko abuztuaren 13a baino lehen.

c) Espediente akademikoaren ziurtagiria, hauek jasota: ikasturte guztietako kalifikazioak, ikasketak noiz amaitu ziren eta, hala badagokio, ikasketen amaierako proiektua. Dokumentu hori eskabidea egin ondoren ere aurkeztu ahal izango da, 2018ko abuztuaren 13a baino lehen.»


Azterketa dokumentala