Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2018ko uztailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3733

EBAZPENA, 2018 ekainaren 19koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez instalazioa baimentzen baita, egikaritze-proiektua onartzen baita eta onura publikoko deklaratzen baita izen hau duen goi-tentsioko 132 kV-ko linea elektrikoa: AP8 euskarria aldatzea, Hernani-Azpeitia 1 eta 2 linea elektrikoa Zubieta Tae azpiestaziorako adarrari lotzeko, Urnieta eta Hernani udal-mugarteetan.

Espedientea: RI 20-24072 / 20-AT-H-2017-34.

AURREKARIAK

1.– 2017ko maiatzaren 9an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak, goian aipatutako lineari dagokionez, eta aurretik ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortuta, administrazio-baimena, egikaritze-proiektua onartzea eta proiektua onura publikoko deklaratzea eskatu zituen. Horretarako, eskabidearekin batera, handitze horri dagokion proiektu teknikoa aurkeztu zuen, industria-ingeniari Iván Martín Cavia jaunak sinatua.

2.– Ingurumen Administrazioko zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 15eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuari buruzko txosten bat eman zen, goi-tentsioko 132 kV-ko linea elektriko honetarako: Hernani-Azpeitia 1 eta 2 linea elektrikoa Zubieta TAE azpiestaziorako adarrari lotzea.

3.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriaz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulua (2013-12-27ko EHAA) eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-18ko EHAA), iragarki bat argitaratu zen, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitzen, zehazki, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskabidea, 2017-06-26ko EHAAn, 2017-06-15eko GAOn eta 2017-06-13ko El Diario Vasco egunkarian.

4.– 2017ko ekainaren 6an, iragarkia igorri zitzaien Hernaniko eta Urnietako udalei, udaletxeetako iragarki-taulan jar zezaten.

5.– 2017ko ekainaren 9an, proiektu teknikoaren separatak bidali zitzaizkien Urnietako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari (Kultura Zuzendaritza Nagusia), eta Telefónica de España SAUri, eskatutako baimenaren alde edo aurka ager zitezen, eta, alde agertuz gero, baldintza teknikoak eman zitzaten; Urnietako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskaera hori berriz egin zitzaien. Urnietako Udalak ez zuen erantzun.

6.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritza Nagusiak proiektuaren aldeko txostena eman zuen; eta Telefónica de España SAUk adostasuna adierazi zuen aurkeztutako proiektuarekin, baldintza batzuk jarrita.

7.– Aurkeztutako txostenak Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri helarazi zitzaizkion, eta enpresa horrek erantzun zuen onartu egiten zituela baldintzak.

8.– Jendaurrean jartzeko epean ez da alegaziorik jaso.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedientean, arau hauetan agindutako arauzko izapideak egin dira: Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoaren garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta instalazioetarako baimen-prozedura arautzeko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzari buruzko abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzeko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena; Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, EAEko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean xedatutakoaren arabera (1998-03-27ko EHAA) eta bat datozen gainerako legeak.

2.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, haiek instalatzeko behar diren ondasunen eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

3.– Gipuzkoako lurralde-ordezkariak, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak eskuordetuta, honekin bat: Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena, honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri 132 kV-ko linea elektrikoaren honako instalazio hau jartzeko, eta onespena ematea horren egikaritze-proiektua burutzeko: AP8 euskarria aldatzea, Hernani-Azpeitia 1 eta 2 linea elektrikoa Zubieta Tae azpiestaziorako adarrari lotzeko, Urnieta eta Hernani udal-mugarteetan. Proiektuaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

Hernani-Azpeitia 1. eta 2. lineen aldaketa:

●Zerbitzu-tentsioa: 132 kV (d/c).

●Eroaleak: 6 LA 380 GULL.

●Zuntz optikoa: OPGW 16-80.

●Lurreko kablea: ARLE 53.

●Euskarriak: sareta.

●Luzera: 291 m (gaur egun dagoena).

●Hasiera: 7. euskarria.

●Bukaera: 8. euskarria.

2.– Onura publikoko deklaratzea 132 kV-ko aireko linea elektrikoa, AP8a aldatuz Zubieta TAE azpiestaziorako adarra, Hernani-Azpeitia 1 eta 2 izeneko linea elektrikoan lotzen duena, Urnietako eta Hernaniko udalerrietan. Aurkeztutako proiektuan deskribatzen dira linea horren ezaugarri nagusiak.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) xedatutakoarekin bat, eta baldintza orokor hauekin ematen da ebazpen hau:

1.– Lanak onartutako proiektuarekin eta proiektua aldatzeko onartutako eranskinarekin bat etorriz egin behar dira, aurkeztutako dokumentuekin bat eta proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenak ezartzen dituen baldintzekin bat.

2.– Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik hasita.

3.– Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena emateko eta abiarazte-akta egiteko.

4.– Baimen hau eman dugu, udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.

5.– Lanak egitean, kontuan izan beharko dira ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako baldintzak, Ingurumenaren Administrazioaren zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 15eko Ebazpenean jasoak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria Sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Donostia, 2018ko ekainaren 19a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala