Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2018ko uztailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3730

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 11koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen baitira eta haietan parte hartzeko deia egiten baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroa (Bilbao, 2017-2018)» egiten duten ikasleei.

2017an, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) «2017-2018ko Hirigintza eta Lurralde ikasketak XLIII. (43) ikastaroa» egiteko deia egin zuen. Ikastaro hori Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu du, 700 ordukoa da, deialdi bakar baten barruan egin daiteke, oso-osorik, edo, bestela, modulu teorikoak independenteki eginez, betiere matrikulatutako deialdiri dagokion ikastaroaren baldintza guztiak beteta. Moduluka antolatutako egitura horri esker, ikasleek beren jardun profesionalarekin edo pertsonalarekin bateratu dezakete ikastaroaren erritmoa, prestakuntza modu jarraituan edo moduluka egin baitezakete.

Ikastaro horren egituraren arabera, 300 orduko praktikaldia egin dezakete, erakundeetan edo enpresetan, azken 8 urteetan hirigintza-alorrean 48 praktika-ordu baino gutxiago egin dituzten ikasleek. Praktikaldi hori ez da nahitaezkoa izango LHIEEk antolatutako «Hirigintzako eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroaren» Hirigintza Diploma lortzeko.

Kontuan hartuta ikastaroaren garrantzia, egitura eta kostua, aurretik egin diren edizioetan izandako esperientziak agerian uzten du praktikaldi hori egitea eskatzen duten ikasleek laguntza ekonomikoa behar dutela praktikaldia erabat garatzeko, eta, horregatik, erabaki da «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroaren» praktikaldia egiten duten ikasleei laguntza ekonomikoa ematea.

«Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroaren» praktikaldia diruz laguntzen denez, ikastaro horretan sartzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen indarreko Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren barneko diru-laguntzen lerro gisa ezartzen da, eta hiri-ordenamenduarekin eta hirigintzarekin lotutako arloetan diharduten pertsonen prestakuntza eta birziklatzea bultzatzeko xedea du.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzen da erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzea eta haietan parte hartzeko deialdia egitea IVAP Euskal Herri Ardularitzaren Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroa (2017-2018)» egiten duten ikasleei.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 11.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

I. ERANSKINA
IVAP HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ZUZENDARIAREN EBAZPENARENA, ZEINAREN BIDEZ ERAKUNDE ETA ENPRESETAN EGIN ETA DIRUZ LAGUNTZEN DIREN PRAKTIKAK ERREGULATZEN BAITIRA ETA HAIETAN PARTE HARTZEKO DEIA EGITEN BAITZAIE EUSKAL HERRI ARDULARITZAREN ERAKUNDEAREN MENDEKO LHIEE LURRALDE ETA HIRI IKASKETETARAKO EUSKAL ESKOLAK ANTOLATUTAKO «HIRIGINTZA ETA LURRALDE IKASKETAK XLIII. (43) IKASTAROA (BILBO, 2017-2018)» EGITEN DUTEN IKASLEEI
OINARRIAK

Lehenengoa.– Xedea.

Deialdi honen xedea da «2017-2018ko Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroari» dagozkion diruz lagundutako praktiken oinarriak erregulatzea. Ikastaro horretarako deialdia IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egin zuen, 2017an, eta haren mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu zuen.

Deialdi hori ikastaro horretako ikasleen arteko norgehiagoka-araubidearen bitartez gauzatzen da.

Bigarrena.– Laguntzen kopurua eta zenbatekoa.

2018ko ekitaldian (urte horretan zehar egingo da praktikaldi osoa, hautazkoa izango dena), gehienez ere 22.000 euro emango dira «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroaren» praktikaldiari lotutako diru-laguntzetarako. Zenbateko horretatik, praktikaldian dauden pertsonen Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzeko zenbatekoa deskontatuko da.

Deialdi honetan esleitutako laguntza guztiak zenbateko berekoak izango dira. Kopuru zehatza arestian adierazitako zenbatekoa laguntza esleitu zaien ikastaroko ikasle guztien artean hainbanatuta kalkulatuko da, baina laguntza bakoitza ez da sekula 2.222,22 eurotik gorakoa izango.

Betiere arestian adierazitako muga ekonomikoen barnean egonik, laguntza-kopurua honako hauen araberakoa izango da:

a) Praktikaldian ikasleak hartu nahi dituzten erakundeen edo enpresen eskabideak nahikoak izatea.

b) Kontuan hartuz praktikaldien helmugak esleitzeko lehentasun-ordena jakin bat baliatuko dela, eskatzaileen kopurua erakundeek eta enpresek eskainitako praktikaldiaren ezaugarrietara egokitzea, batetik, haien lanbide-arloari dagokionez eta, bestetik, praktikak egingo diren unitatearen lan-hizkuntzari gagozkiola.

Hirugarrena.– Diru-laguntzaren kudeaketa.

Deialdi honetako laguntzen esleipena eta jarraipenaren kudeaketa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) egingo du.

Laugarrena.– Parte-hartzaileek bete beharrekoak.

Deialdi honetan parte hartzeko, eskatzaileek «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroko» ikasleak izan behar dute nahitaez, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Honako kasu hauetako batean egotea «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroan» parte hartzeari dagokionez:

«2017-2018ko Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroko» ikaslea izatea eta ikastaro horretako eskola-modulu guztiak gainditzea.

Ikastaro horren aurreko edizioetako ikaslea izatea eta 2017-2018ko ikasturtean modulu bat edo batzuk gaindituta izatea, modu horretan, bi edizioetan gainditutakoak batuz, ikasleari ikastaroa osorik gainditutzat emateko.

Salbuespen gisa, «Hirigintzako XLII. (42) ikastaroari» dagozkion diruz lagundutako praktiken aurreko deialdian eskatutako betekizunak betetzea, eta praktikak eskatzeko edo egiteko aukera izan ez izana, haurdun egoteagatik, edo erditzea, adopzioa, harrera, gurasotasuna nahiz behar bezala justifikatutako gaixotasun larria zela-eta. Kasu horretan, eskaera egitean, kasuan kasuko egitateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena egin beharko du interesdunak.

b) Azken 8 urtean 48 hilabete baino gutxiagoko esperientzia profesionala izatea hirigintza-arloan.

Bosgarrena.– Baztertzeko kausak.

Ezin izango dituzte deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eskatu:

a) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edo zehapen penalen bat duten pertsona fisikoek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla.

b) Eskatutako praktikak finantzatzeko diru-laguntza publiko edo pribaturen bat jasotzen duten pertsonak.

c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak adierazitako beste edozein kausa aplika dakiekeen pertsonek.

Seigarrena.– Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

Praktikaldian dauden ikasleak Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartuko dira, prestakuntza-programetan parte hartzen duten pertsonei buruz Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko baldintzak eta betebeharrak arautzen dituen urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuak araututako moduan eta baldintzetan, eta Gizarte Segurantzako sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatzeko.

Zazpigarrena.– Aseguruak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aseguru bana egingo die praktiketako ikasleei istripu-, elbarritasun- edo heriotza-kasuetarako.

Zortzigarrena.– Diruz lagundutako praktikaldien esleipendunen betebeharrak.

Diruz lagundutako praktikaldi hauen esleipendunek betebehar hauek izango dituzte:

a) «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroa» osatzen duten ikasgaien esparruan lanbide-praktikak egitea (300 orduko praktikaldia), dagokion espezializazio akademiko eta profesionalari jarraikiz eta, tutore baten bitartez, erakunde edo enpresa jasotzaileak emandako eginkizunak betez.

b) Praktika hori urteko azken hiruhilekoan egitea, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) eta praktikak egingo diren erakundeak/enpresak zehaztutako hasiera- eta amaiera-egunen arabera, eta erakundearen/enpresaren lan-ordutegian, betiere erakundearen/enpresaren lan-ordutegiak praktikaldi osoa egitea ahalbidetzen badio ikasleari (gutxienez lau ordu, eta gehienez sei ordu egunean).

c) Lanbide-arauak betetzea, sekretu profesionala eta datu pertsonalen babesa barnean hartuta, betiere praktikak egiteagatik lanbide-erantzukizunean jausi ez badaitezke.

d) IVAPeko eta LHIEEko kideekin biltzea, eskatzen zaienean.

e) Enpresa edo enpresa jasotzailean egindako lanari buruzko bi txosten egitea eta LHIEEn aurkeztea; txosten horietako bat, 2018ko urriaren azken astean aurkeztu beharko dute, eta bestea, praktikaldi osoari buruzkoa, 2018ko abenduaren 14a baino lehen.

f) Praktikaldian dagoen pertsonak egindako lana, praktikaldiaren aprobetxamendua, hark erakutsitako prestaketa-maila eta lan horren ebaluazioa jasotzen dituen txostenean, praktiken tutoreak egindakoan, ebaluazio positiboa izatea.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak ezartzen duenaren arabera, laguntza horien pertsona jasotzaileek honako betebehar hauek ere izango dituzte:

a) Diru-laguntzaren emakidaren oinarri den egoeran egotea.

b) Baldintza eta betekizunak bete izana justifikatzea laguntza eman duen entitatearen aurrean, eta, halaber, laguntza eman eta jasotzeko zioa izan den jarduera

c) Laguntza eman dien erakundearen egiaztatze-jarduketei men egitea. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura jasotako laguntzak eta diru-laguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduerei eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren arautegi espezifikoan ezarritako jarduerei men egitea.

d) Helburu berbererako, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik diru-laguntzak, bestelako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortu direla jakinaraztea entitate emaileari.

e) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu bada, horren berri ematea laguntza eman dien erakundeari.

f) Idazki bidez, praktikaldia osorik egiteari uko egitea, deialdi honen hamalaugarren oinarrian ezarritako moduan eta epean.

Bederatzigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1.– Aurkezteko modua.

Diruz lagundutako praktikaldi hauetarako eskabideak izapidetze elektronikoaren bitartez aurkeztu behar dira Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuari jarraikiz.

Eskabide-inprimakiek, nahitaez erabili beharrekoek, deialdian parte hartzea galarazten duten inguruabarrak (bosgarren oinarrian xehatuak) gertatzen ez direlako erantzukizunpeko adierazpenak bildu beharko dituzte.

Eskabideen izapidetze elektronikoa helbide elektroniko honetan egingo da: http://www.ivap.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/diruz-lagundutako-praktikaldiak/r61-vedplus/eu

2.– Eskabideak aurkezteko baldintzak.

Eskatzaileek honako bitarteko hauetako baten bitartez identifikatu beharko dute:

– NAN elektronikoa.

– Izenperen Herritarren Ziurtagiria.

– Izenperen Langile Publikoen Ziurtagiria.

– Izenperen sinadura elektroniko aurreraturako itsasontzi-jokoa.

– Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionaleko pertsona fisikoak identifikatzeko ziurtagiri elektronikoa (CERESek emana).

– CAMERFIRMAk emandako pertsona fisikoaren ziurtagiria.

– FIRMA PROFESIONALek emandako pertsona fisikoaren ziurtagiria.

Horretaz gain, eskabideak aurkezteko epea amaitzean erabilgarri dauden ziurtagiri elektronikoak onartuko dira. Ziurtagiri horiek zein diren jakiteko, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/ kontsultatu daiteke, «Izapideak/Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak» atalean.

3.– Eskabideari erantsi beharreko agiriak.

a) Curriculum vitae eguneratuaren kopia eskaneatua, PDF formatuan.

b) Erakundeetako edo enpresetako praktikaldietarako eskabidea egin eta praktikak egiteko eskaintzen duten unitateko lan-hizkuntza euskara dela aitortzen duten pertsonek HAEEren 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo beste titulu/ziurtagiri baliokideren bat dutela frogatu beharko dute. Hizkuntza-eskakizun horien baliokideak diren tituluen eta ziurtagirien zerrenda bat dago bilduta ebazpen honen II. eranskinean, eta honela frogatu beharko du eskatzaileak titulu edo ziurtagiri hori duela:

b.1.– IVAPek, HABEk, Osakidetzak edo Hezkuntzan eta Kulturan eskumenak dituzten Eusko Jaurlaritzako sailek emandako ziurtagiri edo tituluren bat duten pertsonek eskabidean alegatu ahalko dute ziurtagiri edo titulu hori dutela, eta IVAPek egiaztatuko du alegazio hori.

b.2.– Aurreko paragrafoan aipatutakoez bestelako euskara-ziurtagiri edo tituluren bat duten pertsonek, eskabidearekin batera, alegatutako tituluaren edo ziurtagiriaren kopia eskaneatu bat ere aurkeztu beharko dute, PDF formatuan.

b.3.– Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 7/2012 Dekretuaren arabera, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 eta C2 mailen baliokidetzat jotako euskara-tituluak eta -ziurtagiriak egiaztatzetik salbuetsita dauden pertsonek, eskabidearekin batera, ikasketak egin dituzten ikastetxe edo unibertsitateak emandako ziurtagiriaren kopia eskaneatu bat ere aurkeztu beharko dute, PDF formatuan.

4.– Aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete bat izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

5.– Eskabideak zuzentzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aurkeztu beharreko eskabideak eta dokumentuek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, edo haien edukia ez bada nahikoa, 10 egun balioduneko epearen barnean falta hori zuzentzeko edo eskatutako dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio eskatzaileari, eta horrela egin ezean eskabideari uko egin diola ulertuko dela adieraziko zaio, betiere Administrazioak ebazpen espresua eman eta jakinarazi ondoren.

6.– Gainerako izapideak.

Espedienteetarako irispidea eta espedienteen izapidetzea eta jarraipena egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean egin behar dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/

Hamargarrena.– Eskabideen balioespena.

I.– Balioespen-baremoa.

Jasotako eskabideak balioesteko, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroaren» 1.6 moduluen (biak barne) ebaluazioko notak batuta lortutako puntuazioa kontuan hartuko da. Puntuazioak txikienetik handienera ordenatuta daudela, eskatzaileen lehentasun-hurrenkera ezarriko da: lehentasunik handiena puntuaziorik handieneko pertsonak izango du, eta hortik aurrera, hurrenkera puntu gehien lortu duenetik gutxien lortu duenera izango da.

Unitateren batean praktikaldiak eskaini dituzten enpresen/erakundeen zerrenda telematikoki jakinaraziko zaie eskatzaileei, egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/. Praktiken eskatzaileei zerrenda hori jakinaraziko zaiela ohartaraziko zaie.

Unitateren batean praktikaldiak eskaini dituzten enpresen/erakundeen zerrendan adierazi beharko da erakunde/enpresa horietako bakoitzak zer lanbide-arlotan eskaintzen dituen praktikaldi horiek, zuzenbidean, arkitekturan edo ingurumenean; horretaz gain, ikasleek unitate horretan praktikaldiak zer lan-hizkuntzatan egingo dituzten ere zehaztu beharko da.

Eskainitako praktiken zerrenda jakinaraziko zaie eskaera egiten duten ikasleei, eta interesdunek idatziz adierazi beharko dute –idazkia modu telematikoan aurkeztuko da, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/ egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean– zein den beren lehentasun-ordena eskainitako praktiken eta helmugen artetik, hiru egun balioduneko epean, eskainitako praktiken zerrenda jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Praktikaldien esleipena eta haietako bakoitzari zehazki dagokion unitatearen eta enpresa/erakundearen zehaztapena eskatzaileen lehentasun-hurrenkeraren arabera egingo dira, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIII. (43) ikastaroaren» 1.6 moduluetan (biak barne) ateratako noten puntuazioei jarraikiz.

Horri dagokionez, enpresek/erakundeek eskainitako praktikaldietarako eskabideak ez dira kontuan hartuko baldin eta:

a) Eskatzailearen titulazio akademikoarekin bat ez datorren lanbide-arloren baterako eskabidea bada.

b) Eskatzaileak eskabidean euskara aukeratu badu lan-hizkuntza gisa baina ez badu frogatu IVAPen 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna edo titulu/ziurtagiri baliokideren bat duela.

Puntuazioetan berdinketaren bat gertatuz gero, dela praktikaldien esleipenean dela praktikaldietarako enpresaren/erakundearen esleipenean, modulu bakoitzean berdindu duten pertsonen puntuazioei erreparatuko zaie berdinketa hausteko, moduluen iraupenari begiratuta: lehendabizi, ordu gehieneko moduluan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta horrela, iraupen laburrenekoraino.

II.– Balioespen-batzordea.

1.– Zereginak.

Deialdi honen esparruan, balioespen-batzordeak honako zeregin hauek izango ditu:

a) Deialdi honetan parte hartzeko eskatzaile onartuen eta baztertuen zerrenda proposatzea.

b) Aurkeztutako eskabideak balioestea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzan diruz lagundutako praktikaldien esleipen-proposamena eta praktikaldi bakoitzari dagokion enpresaren/erakundearen esleipena aurkezteko; halaber, ordezkoen zerrenda ere aurkeztuko da, puntuazio-hurrenkeran.

2.– Osaera.

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren (LHIEE) Kontseilu Errektoreak eratuko du batzorde hori; izan ere «Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolaren» Sorrerari, Funtzionamenduari eta Antolaketari buruzko martxoaren 11ko 80/1986 Dekretuaren arabera LHIEEren Kontseilu errektoreari dagokio eskola horren prestakuntza-beken esleipen-proposamena egitea.

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren (LHIEE) Kontseilu Errektorea honako hauek osatzen dute gaur egun:

– Lehendakaria: Fulgencio Aledo Amorós (IVAPeko idazkari nagusia).

– Lehendakariordea: Ignacio de la Puerta Rueda (Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratzeko zuzendaria. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila).

– Kideak:

Jesús María Erquicia Olaciregui (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Lurraldearen Antolamendurako eta Plangintzarako Zerbitzuko arduraduna).

Tomás Orallo Quiroga (abokatua. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila).

Federico Arruti Aldape (arkitektoa).

Idazkaria: Nekane Ribado Vitorica. Prestakuntza- eta dokumentazio-kudeatzailea, LHIEEko eta IVAPeko koordinatzailea.

Era berean, balioespen-batzordeak, komenigarria dela uste badu, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu batzordekideei laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartuko baitute parte balioespen-batzordean.

3.– Funtzionamendua.

Balioespen-batzordeak botoen gehiengo sinple bidez hartuko ditu erabakiak. Kontseilu Errektorea kide anitzeko organoa denez gero, oinarri hauetan espresuki bildu gabeko edozein alderdi finkatzeko araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15-22 artikuluek osatuko dute.

Batzordeko lehendakaria edo idazkaria edo eginkizun horretarako eskuordetutako pertsona ez bada balioespen-batzordearen bilerara bertaratzen, bertaratutako kideek gehiengo soil bidez erabakiko dute nork izango dituen lehendakari- edo idazkari-eginkizunak, betiere bilera egiteko nahikoa quorum badago.

Hamaikagarrena.– Diruz lagundutako praktikaldien esleipena.

IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, ebazpen bidez, diruz lagundutako praktikaldiak eta haietako bakoitzari dagokion enpresa/erakundea esleituko ditu, laguntzen zenbatekoa zehaztuko du edo, hala badagokio, deialdia erabat edo partzialki huts deklaratuko du.

Ebazpen horretan, hauek finkatuko dira: zein diren praktikaldien esleipendunak; zer enpresa edo erakunde dagokion praktikaldi bakoitzari; zenbatekoa izango den laguntza, eta zein izango diren diruz lagundutako praktikaldietarako ordezkoak, puntuazio-hurrenkerari jarraikiz.

Laguntzak esleitzeko edo deialdia huts deklaratzeko ebazpena egun berean eman eta argitaratuko da deialdiaren Interneteko helbide elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hamabigarrena.– Diruz lagundutako praktikaldiak onartzea.

Diruz lagundutako praktikaldien onarpena eta, beraz, horiek egiteko esleitzen den enpresa/erakunderaen onarpena, idatziz komunikatu behar da, eta telematikoki aurkeztu https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/.egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Esleitutako praktikak onartu egin dituela joko da, baldin eta eskatzaileak ez badu jakinarazten praktikak egiteari uko egin diola, hiru egun balioduneko epean, esleipenaren berri eman eta hurrengo egunetik aurrera. Uko-agiria aurkeztu beharko da, telematikoki, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/ egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

Diruz lagundutako praktikaldiak onartzeak deialdi honen oinarrietan ezarritako baldintzak onartu beharra dakarkio esleipendunari eta, praktikaldiaren jarraipenari begira, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzak ezar litzakeen arauak onartu beharra ere bai.

Hamahirugarrena.– Diru-laguntzak ordaintzea.

Praktikaldietarako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, praktikaldia amaitu ondoren.

Diru-laguntzaren ordainketa gauzatzeko, esleipendunak ezinbestean bete beharko ditu deialdi honen zortzigarren oinarrian aurreikusitako betebeharrak eta, bereziki, nahitaez lortu behar du balioespen positiboa, praktikaldiaren aprobetxamenduari dagokionez, praktiken tutoreak emandako txostenean; txosten hori praktikak egin dituen pertsonak praktikaldiari buruzko bigarren txostena aurkeztu ondoren egin behar du tutoreak, eta praktikaldi osoari buruzkoa izan behar du: praktikaldian egon den pertsonak egindako lana, pertsona horren erakutsitako prestaketa-maila, eta hark egindako lanaren balioespen orokorra.

Laguntza osorik jasotzeko, praktikaldian egon den pertsonak ezinbestean egin behar izan du praktikaldia oso-osorik. Aitzitik, laguntzaren ordainketa partziala era onar daiteke, baldin eta praktikaldia oso-osorik ez egin izanaren kausa enpresari edo eta erakundeari leporatzekoa bada. Kasu horretan, diru-laguntza partzialki jasotzeko, tutorearen txostenean balioespen positiboa jaso behar du praktikaldian egon den pertsonak, egindako lanari, erakutsitako prestaketa-mailari eta egindako lanaren balioespen orokorrari dagokienez. Jasotako diru-laguntza, kasu horretan, praktikaldiak benetan iraun duenarekiko proportzionala izango da.

Esleipendunak bere betebeharrak betetzen ez baditu, diru-laguntza baliogabetu egingo da, eta esleipenaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu pertsona horrek.

Emandako diru-laguntza itzultzeko, hori egitea bidezko den kasuetan, bi xedapen hauetan ezarritakoaren arabera egingo da: batetik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen Legearen testu bategina); eta bestetik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena.

Hamalaugarrena.– Diruz lagundutako praktikaldiari uko egitea eta ordezkapenak.

Esleipendunak diruz lagundutako praktikaldiari uko egiten badio, telematikoki aurkeztutako idatzi baten bidez jakinarazi beharko du, https://euskadi.eus/y22-home/es egoitza elektronikoaren «Nire kudeaketak» atalean, eta esleipenaren ondoriozko eskubide ekonomiko guztiak galduko ditu. Uko egitea beste izapiderik gabe onartuko da.

Denbora-inguruabarrak kontuan hartuz, beste esleipendun batek praktikaldia 2018ko azken hiruhilekoan osa badezake, eta esleipendunak amaierako txostena 2018ko abenduaren 14a baino lehen aurkezten badu, IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzak ordezkariei esleituko die diruz lagundutako praktikaldia, puntuazio-hurrenkerari jarraikiz.

Esleipendunak ukoa esanbidez jakinarazten ez badu praktikaldia benetan eten denetik hiru eguneko denbora-tartean, eta etete hori ezin bazaie leporatu ez enpresari edo erakundeari ez IVAPi, esleitutako laguntza baliogabetu egingo da, eta esleipendunak esleipenaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu, salbu eta ezinbesteko kasuetan.

Hamabosgarrena.– Kontratu- eta lan-betebeharrik ez IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta erakunde edo enpresa laguntzailearen eta esleipendunaren artean.

Deialdi honetako diruz lagundutako praktikaldiaren esleipenak –eta praktikaldian dagoen pertsonaren egonaldia eta jarduera erakundean/enpresan– ez dakar inolako kontratu- edo lan-loturarik IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta diru-laguntzaren jasotzailearen artean, ez eta praktikaldia egiteko enpresaren edo erakundearen eta diru-laguntzaren jasotzailearen artean ere.

Hamaseigarrena.– Administrazio-isiltasuna.

Deialdi honen ebazpenaren indarraldia hasten denetik sei hilabete igaro eta deialdiaren Interneteko helbidean laguntzak esleitzeko inolako ebazpenik argitaratu ez bada, pertsona interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute eskabidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hamazazpigarrena.– Datu pertsonalen babesa.

Prozesu honetan bildutako datu pertsonalak «Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako prestakuntza- eta perfekzionamendu-ikastaroak» izeneko fitxategi automatizatuan biltegiratuko dira, eta prozesu hau kudeatzeko baino ez dira erabiliko (erakundeetan edo enpresetan praktikak egiteko eskabideen kudeaketa).

Fitxategi horren arduraduna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza izango da. Haren aurrean baliatu ahal izango dira datuei lotutako eskubideak, hala nola irispideari, zuzenketari eta ezerezteari buruzkoak, tratamendua mugatzeari edo hari aurka egiteari buruzkoak, datuak transferitzeari, eta Datuak Babesteko Euskal Agentzian dagokion erreklamazioa aurkezteari buruzkoak.

Prestakuntza horri dagozkion praktikak egiten diren erakunde edo enpresei datuak lagako zaizkie, praktika horien antolaketari eta jarraipenari buruzko datuak soil-soilik.

Fitxategi horren erabilera eta funtzionamendua datu pertsonalen babesari eta titulartasun publikoko datu pertsonalen fitxategiei buruzko legeriako aurreikuspenetara egokituko da (2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzeari buruzkoa (datuen babesari buruzko erregelamendu orokorra); 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa, eta garapeneko araudia).

II. ERANSKINA
IVAP HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ZUZENDARIAREN EBAZPENARENA, ZEINAREN BIDEZ ERAKUNDE ETA ENPRESETAKO DIRUZ LAGUNDUTAKO PRAKTIKAK ERREGULATZEN BAITIRA ETA HAIETAN PARTE HARTZEKO DEIA EGITEN BAITZAIE EUSKAL HERRI ARDULARITZAREN ERAKUNDEAREN MENDEKO LHIEE LURRALDE ETA HIRI IKASKETETARAKO EUSKAL ESKOLAK ANTOLATUTAKO «HIRIGINTZA ETA LURRALDE IKASKETAK XLIII. (43) IKASTAROA (BILBO,2017-2018)» EGITEN DUTEN IKASLEEI

Euskara-tituluak eta -ziurtagiriak

Honako ziurtagiri hauek 3. hizkuntza-eskakizunaren baliokidetzat hartuko dira:

– HAEE Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako 3. hizkuntza-eskakizuna.

– HABEren hirugarren mailako ziurtagiria (Kultura Saila).

– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 3. hizkuntza-eskakizuna.

– Ertzaintzaren 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak eta Iparralde Euskararen Erakunde Publikoak emana.

– Euskaltzaindiaren D mailako titulua.

– Labayru Institutuko 3. mailako ziurtagiria (ez 1982ko irailaren 19tik aurrerakoa).

– Irakasle-lanpostuetarako 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Hizkuntza Eskola Ofizialetako 5. maila edo euskal gaitasun-maila (Antzinako Ikasketa Plana, 47/1992 ED).

– Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialen Gaitasun Maila (C1), menderatze-maila eraginkorra (46/2009 ED).

– Unibertsitateko ikasketak, 47/2012 Dekretuko baldintzak betetzen dituztenean (banan-banan aztertuko dira kasuak). Unibertsitateak emandako ziurtagiriaren bitartez frogatu beharko da.

– Irakasletzako Diplomatura, Euskal Filologiako espezialitatean.

– Irakasletzako Diplomatura, euskaraz egina, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakasle-eskola publikoetan. 1985. urtean edo geroago lortua.

– Irakasletzako Diplomatura, euskaraz egina, Donostiako Elizbarrutiko Irakasle Eskolan edo Eskoriatzako Irakasle Eskolan. 1984. urtean edo geroago lortua.

– Euskal Filologiako Lizentziatura, 2008ko apirilaren 16a baino lehen lortua.

Honako ziurtagiri hauek 4. hizkuntza-eskakizunaren baliokidetzat hartuko dira:

– IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako 4. hizkuntza-eskakizuna.

– HABEren laugarren mailako ziurtagiria (Kultura Saila).

– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko 4. hizkuntza-eskakizuna.

– Unibertsitateko ikasketak, 47/2012 Dekretuko baldintzak betetzen dituztenean (banan-banan aztertuko dira kasuak). Unibertsitateak emandako ziurtagiriaren bitartez frogatu beharko da.


Azterketa dokumentala