Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2018ko uztailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3725

682/2018 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Josu Mirena Etxegarai Atela jaunak Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua utziko duela, beste lanpostu batera joateko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 383/2011 Ebazpenaren bidez (apirilaren 18KO EHAA, 75. zk.), Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen.

Aintzat hartuta ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta gainerako xedapen aplikagarriak, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Josu Mirena Etxegarai Atela jaunak Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua uztea, beste lanpostu batera joateko, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko uztailaren 10etik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala