Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2018ko uztailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3724

AGINDUA, 2018ko uztailaren 5ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, behin betiko ebazten da berariazko lehiaketarako deialdi bat, helburu duena hizkuntzaren arabera berezitutako lanpostuak betetzea kidego hauetan: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboa eta Laguntza Judiziala. Donostiako Bulego Judizialean beste bulego judizial bat ezartzeko egin da lehiaketa.

Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez (2018ko maiatzaren 18ko EHAA eta 2018ko maiatzaren 21eko BOE), berariazko lehiaketaren deialdia egiten da, hizkuntzaren arabera berezitutako lanpostuak betetzeko kidego hauetan: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa, Izapidetze Prozesal eta Administratiboa eta Laguntza Judiziala. Donostiako Bulego Judizialean beste bulego judizial bat ezartzeko egin da lehiaketa.

Bada, oinarri hartuta 2018ko maiatzaren 4ko Aginduaren bederatzigarren artikuluko lehen paragrafoan xedatutakoa, eta Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 3. artikuluak ematen didan eskumena baliatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Argitara ematea lehiaketaren behin betiko ebazpena, zeinaren bidez esleitzen baitira I. eranskinean zerrendatutako lanpostuak Donostiako Bulego Judizialean beste bulego judizial bat ezartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak esleipenak.

2. artikulua.– Bete gabe uztea 2018ko maiatzaren 4ko Aginduaren I. eranskineko gainerako lanpostuak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Deialdi honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu eta biharamunean.

Bietan aldi berean argitaratzen ez bada, epeak zenbatzeko, kontuan hartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuna.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 5a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala