Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2018ko uztailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3679

AGINDUA, 2018ko ekainaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez, Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea sortzen da, organo aholku-emaile gisa, Osasun Sailari aholku teknikoak emateko antolamendu-ereduaren eraketan, non lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren integrazioak asistentziaren jarraipena hobea ahalbidetuko baitu. Hori guztia Osasun Saileko aholku-batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoaren esparruan.

3. artikuluan ezartzen da batzordeburuak, idazkariak eta 18 bokalek osatuko dutela batzordea, aginduaren 4. artikuluan jasotako moduan. Denak ere Osasuneko sailburuak izendatuko ditu.

Adierazitako guztiarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordeko kide izateko, honako pertsona hauek izendatzea:

Batzordeburua:

– Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, Osasuneko sailburuordea.

Idazkaria:

– Miren Nekane Murga Eizagaechevarria andrea, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

Bokalak:

Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Erakundearen (Osatzen) ordezkari:

– Mónica García Asensio andrea.

Lehen Mailako Arretarako Medikuen Espainiako Elkartearen (Semergen) ordezkari:

– Jesús Iturralde Iriso jauna.

Geriatria Medikuntzako Espainiako Elkartearen (Semeg) ordezkari:

– José Antonio Estévez Barrondo jauna.

Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartearen (Efekeze) ordezkari:

– Sheila Sánchez Gómez andrea.

Lehen Mailako Arretako EAEko Pediatria Elkartearen ordezkari:

– Rubén García Pérez jauna.

Euskadiko Emaginen Elkartearen ordezkari:

– Elena Palacio Bru andrea.

Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkari:

– Javier Andueza Sola jauna.

Osasun Sailaren ordezkari:

Lehen mailako Arretako Unitateburutza,

– Enrique Contreras Fuente jauna.

Administrazioa,

– María Teresa González Cortes andrea.

Integrazio Asistentzialeko Zuzendaritza,

– Miren Amaia Ruiz Echebarría andrea.

Erizaintzako Zuzendaritza,

– Ana Bereziartua Unzueta andrea.

Pediatria espezializazioko erizaintza,

– María de los Angeles Ariztimuño Quintanilla andrea.

Lehen mailako arretako farmazia:

– Elena Ruiz de Velasco Artaza andrea.

– June Kortajarena Ambélez andrea, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzako teknikaria.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari:

– Andoni Arcelay Salazar jauna.

– Inmaculada Moro Casuso andrea.

Euskadiko Udalen Elkartearen (Eudel) ordezkari:

– Ane Beitia Arriola andrea.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ordezkari:

– José Antonio De la Rica Giménez jauna.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana