Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2018ko uztailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3645

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 4koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian txanda ireki bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako.

Deialdia Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Amorebieta, Amurrio, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Beasain, Berango, Bergara, Bilbao, Donostia, Eibar, Elgoibar, Erandio, Ermua, Gernika, Legazpi, Mungia, Ordizia, Pasaia, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Vitoria-Gasteiz eta Zumaiako udalek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin izenpetutako kudeaketa-gomendioaren hitzarmenekin bat etorriz egiten da eta deialdia egiteko, honako hauetan xedatutakoa hartu da aintzat: Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legea; Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea; eta Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretua, eta horren gainean egindako aldaketak.

Halaber, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontseilu Errektoreak ere onartu du deialdia.

Horretan guztian oinarrituta, zuzendari honek erabaki du Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egitea.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren helburua.

Hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketa aske bidez egingo da. Hautaketa prozeduraren osagarri, prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia egin beharko dira Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente plazak betetzeko.

Deialdian, 226 lanpostu eskainiko dira, honako hauen arabera:

– 2 lanpostu Abanto-Zierbenako Udalerako, biak 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta bat derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C-2/C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 16; Osagarri espezifikoa: 18.453,86 euros 2017 eta 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 2 lanpostu Amorebieta-Etxanoko Udalerako, biak 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta biak derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria:17; Osagarri espezifikoa: 19.615,59 euros 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– Lanpostu 1 Amurrioko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plaza Administrazio Bereziko Taldekoa izango da, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2/C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 14; Osagarri espezifikoa: 19.503,68 euros 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagokiona.

– Lanpostu 1 Balmasedako Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plaza Administrazio Bereziko Taldekoa izango da, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 16; Osagarri espezifikoa: 900 puntu, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagokiona.

– 8 lanpostu Barakaldoko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungi gabeak.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 17; Osagarri espezifikoa: 22.735,55 euros 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– Lanpostu 1 Basauriko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plaza Administrazio Bereziko Taldekoa izango da, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C-2 Azpitaldekoak (jabetza hartu ondoren C-1, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioetarako), Lanpostu-mailako osagarria: 17; Osagarri espezifikoa: 23.900,57 euros , 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagokiona.

– Lanpostu 1 Beasaingo Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plaza Administrazio Bereziko Taldekoa izango da, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 14; Osagarri espezifikoa: 17.907,51 euros, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagokiona.

– 2 lanpostu Berangoko Udalerako, biak 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta biak derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 15; Osagarri espezifikoa: 17.989,58 euros 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 4 lanpostu Bergarako Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 15; Osagarri espezifikoa: 13.870,90 euros 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 110 lanpostu Bilboko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta horietatik 88 derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak (jabetza hartu ondoren C-1, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioetarako), Lanpostu-mailako osagarria: 15 (4.637,64 euros /urtekoa); Osagarri espezifikoa: 15.616,56 euros/urtekoa, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 8 lanpostu Donostiako Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 17, Osagarri espezifikoa: 22.735,55 euros, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 5 lanpostu Eibarko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 22, Osagarri espezifikoa: 11.945,98 euros, 2017ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 3 lanpostu Elgoibarko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 18, Osagarri espezifikoa: egutegiaren araberako 3T 11.439,12 euros, 2017ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 2 lanpostu Erandioko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 16, Osagarri espezifikoa: 1865 (puntuko 10,50 euros, 2017ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 4 lanpostu Ermuko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 10, Osagarri espezifikoa: 16.617,72 euros, 2018ko lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 3 lanpostu Gernikako Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 18, Osagarri espezifikoa: 18.574,54 euros, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– Lanpostu 1 Legazpiko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plaza Administrazio Bereziko Taldekoa izango da, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2/C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 19 FPL; Osagarri espezifikoa: 13.234,20 euros/urtekoa, 2017ko Lan-eskaintza publikoari dagokiona.

– 2 lanpostu Mungiako Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 19 (7011,90 euros/urtekoa), Osagarri espezifikoa: 17.989,58 euros/urtekoa, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 2 lanpostu Ordiziako Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 18, Osagarri espezifikoa: 20.165,34 euros, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 3 lanpostu Pasaiako Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 10, Osagarri espezifikoa: 13.728,24 euros, 2017ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 3 lanpostu Plentziako Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 19, Osagarri espezifikoa: 20.160,00 euros, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 12 lanpostu Portugaleteko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta horietatik 6 derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 15, Osagarri espezifikoa: urteko gordina (14 hilekotan, 2017ko taula) OEren zati orokorra: 14.494, 76 euros, OEren dedikazio-nekagarritasuna 7.075,09euros, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 6 lanpostu Santurtziko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta horietatik 4 derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 15, Osagarri espezifikoa: 14.516,00 euros, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 9 lanpostu Sestaoko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta horietatik 4 derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 16, Osagarri espezifikoa: 23.010,30 euros, 2016, 2017 eta 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 28 lanpostu Vitoria-Gasteizko Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta horietatik 11 derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C1 Azpitaldekoak, Lanpostu-mailako osagarria: 19 (500,85 euros), Osagarri espezifikoa: 500 (1.250,00 euros), 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

– 3 lanpostu Zumaiako Udalerako, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta derrigortasun-data iraungita.

Plazak Administrazio Bereziko Taldekoak izango dira, Zerbitzu Berezietako Azpitaldea, udaltzain klasea, C Sailkapen Profesionaleko Taldekoak, C2 Azpitaldekoak (jabetza hartu ondoren C-1, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 118.2 artikuluak zehaztutako ondorioetarako), Lanpostu-mailako osagarria: 16, Osagarri espezifikoa: 15.210,08 euros, 2018ko Lan-eskaintza publikoari dagozkionak.

Plaza guztiak C2 Taldean deituko dira. Hala ere, sartzeko oinarrizko ikastaroa eta praktika-aldia gainditzeko gainditu ondoren, udaltzain kidegoetako oinarrizko eskalako funtzionario izendatuko dira, euskal administrazio publikoetako funtzionario sailkapeneko C1 taldean sailkatuko dira. Sailkapen horrek toki erakundeetako polizia kidego-eremuari lotutako ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu esklusiboki eta ez du inolako baliozkotzerik edo errekonozimendurik izango akademiko-, irakaskuntza- edo hezkuntza-eremuan.

Deitutako plaza kopurua handi daiteke, betiere Kudeaketa Gomendio Hitzarmena izenpetu duten Toki-korporazioa desberdinen hautaketa-prozesu hau gauzatu bitartean Udaltzain agente kategorian edozein arrazoi dela-eta sortzen diren plaza hutsen arabera. Hala gertatuz gero, Hogeigarren oinarrian ezarritako eran emango da horren berri, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Lanpostu-gehikuntza hori ere oinarri hauen bidez arautuko da, eta edozein kasutan ere prozesu honetako oposizio-fasean onartutako pertsonen zerrenda argitaratzeko izapidea gauzatu aurretik ezarri beharko da.

Bigarrena.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek baldintza hauek guztiak bete beharko dituzte, onartuak izango badira:

a) Aldez aurretik eskabidea egitea.

b) Espainiako nazionalitatea izatea.

c) Gutxieneko altuera izatea: gizonezkoek, 1,65 m, eta emakumezkoek, 1,60 m.

d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo baliokidea edo goragoko mailako graduatu titulua izatea.

e) Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen diren baztertzeko osasun-kasuen taulako kasuren batean ez egotea.

f) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, Herri Administrazioaren zerbitzutik bereizia ez izatea eta funtzio publikoak egiteko ezgaituta ez egotea.

g) Falta astun bat edo oso astun bat egiteagatik Euskal Herriko Polizia Kidegoren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik baztertua ez izatea, salbu eta baztertzea aitortu zen egunetik zenbatzen hasita preskripzio epearen baliokidea den denbora pasatu bada.

h) Honako gidabaimen hauek izatea:

– Deitutako lanpostu guztietarako:

B gidabaimena, turismoetarako, eskaerak aurkezteko eperako.

– Barakaldoko Udalerako, 8 lanpostuetarako:

A gidabaimena, eskaerak aurkezteko eperako.

– Basauriko Udalerako lanposturako:

A2 gidabaimena, Prestakuntza ikastaroa amaitu baino lehen.

– Beasaingo Udalerako lanposturako:

A2 gidabaimena, eskaerak aurkezteko eperako.

– Berangoko Udalerako, 2 lanpostuetarako:

A gidabaimena, eskaerak aurkezteko eperako.

– Bergarako Udalerako, 4 lanpostuetarako:

E gidabaimena, eskaerak aurkezteko eperako.

– Donostiako Udalerako, 8 lanpostuetarako:

A gidabaimena, eskaerak aurkezteko eperako.

– Ermuko Udalerako, 4 lanpostuetarako:

A gidabaimena, eskaerak aurkezteko eperako.

– Mungiako Udalerako, 2 lanpostuetarako:

A2 gidabaimena, motozikletetarako, praktika-aldia amaitu baino lehen.

– Ordiziako Udalerako, 2 lanpostuetarako:

A gidabaimena, motozikletetarako, karrerako funtzionario izendatu baino lehen.

– Portugaleteko Udalerako, 12 lanpostuetarako:

A2 gidabaimena, prestakuntza ikastaroan sartu aurretik.

– Santurtziko Udalerako, 6 lanpostuetarako:

A2 gidabaimena, motozikletetarako, prestakuntza ikastaroan sartu aurretik.

A gidabaimena, motozikletetarako, karrerako funtzionario izendapenaren aurretik.

– Vitoria-Gasteizko Udalerako, 28 lanpostuetarako:

A2 gidabaimena, motozikletetarako, prestakuntza ikastaroan sartu aurretik.

– Zumaiako Udalerako, 3 lanpostuetarako:

A2 gidabaimena, prestakuntza ikastaroa amaitu baino lehen.

A gidabaimena, motozikletetarako, karrerako funtzionario izendapenaren aurretik.

Lehen adierazitako gidabaimenak indarrean izan beharko dira prestakuntza eta praktika-aldietan zehar eskatzen direnetik, gidatzeko baimena kendu edo erretiratu gabe izanik –Administrazio izaerakoa eta judizial izaerako xedekoa izan-, eta esleitutako puntu guztiak kendu gabe izan beharko dira.

i) Derrigortasun-data duten lanpostuak lortu nahi dituztenentzat, 2,3 edo 4 hizkuntza-eskakizuna izan nahi dutenentzat edo hautaketa prozesu honetan zehar deituko diren 2, 3 edo 4 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak gainditu nahi dituztenentzat. Baldintza hori betetzeko data hautaketa prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egingo den data izango da.

j) Vitoria-Gasteizko Udalerako, 28 lanpostuetarako, ITT Txartelak 02 (Windows, Oinarrizko Word eta oinarrizko Internet) izan beharko dira.

2.– Prozeduran parte hartu nahi duten guztiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteak izan beharko dituzte eskatzen diren betekizun guztiak, h) eta i) idatzi-zatian ezarritako salbuespenak aintzat hartuta, eta Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako karrerako funtzionario izendatu bitartean indarrean atxiki beharko dituzte, baldintza horiek prozeduraren zer unetan egiaztatu behar dituzten gorabehera.

3.– Hautaketa-prozeduraren uneren batean, prestakuntza-ikastaroan eta praktikaldian delarik ere, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak jakiten badu parte-hartzaileetakoren batek ez dituela betetzen deialdian parte hartzeko baldintzak, berehala baztertuko dute prozesutik, aurretik hari entzunda.

Hirugarrena.– Eskabideak aurkeztea.

3.1.– Aurkezpena eta epea.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartzeko eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean www.arkauteakademia.eus eskura dagoen eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira. Eskabidean adieraziko da zein hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz) egin nahi diren oposizio-faseko ariketak.

Eskabidean oposizioko ariketak egiteko hizkuntza, euskara edo gaztelania, aukeratu beharko da.

Eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari zuzenduta bidaliko dira. Eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun baliokoa izango da.

Hautaketa-prozedura honetan nork bere borondatez hartzen du parte, eta parte hartze hutsak berekin ekarriko du parte-hartzaile bakoitzak, argi eta zalantza barik, proba eta ariketa psikoteknikoak egiteko baimena ematen duela eta proba horien emaitza balorazio-irizpide izango dela, oinarri hauetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Hautagaiek eskabideetan emandako informazio guztia, hautaketa-prozedura honi dagozkion datu guztiekin batera, Herrizaingoko sailburuaren 2007ko apirilaren 2ko Aginduan (maiatzaren 7ko EHAA, 86. zk.) aurreikusten den eta arduradun Poliziaren eta Larrialdietako Euskal Akademiak duen Hautaketa Prozesuen 39 fitxategira bilduko dira. Fitxategia erabili eta jardunean jartzeko, 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzkoak, eta 2/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, Titulartasun publikoko datu pertsonalen fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzkoak, aurreikusitakoari erreparatuko zaio.

Eskatzaileak deialdian aurreikusitako baztertzeko osasun-kasuetan ez daudela egiaztatzeko, fitxategi hori legez aurreikusi bezala landu eta laga ahal izango da.

Interesdunek noiznahi gauzatu ahal izango dituzte datu horiek kontsultatzeko, berresteko eta ezeztatzeko, eta horien kontra egiteko eskubideak, eta, horretarako, helbide honetara jo beharko dute: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, N-104 errepidea, 356. kilometroa. 01192 Arkauti (Araba).

Laugarrena.– Hautagaiak onartzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuko du, eta Hogeita batgarren oinarrian ezarritako eran jakinaraziko du.

2.– Bazter utzitako hautagai bakoitzari dagokionez, behin-behineko zerrendak adieraziko du horiek baztertzea eragin duten arrazoiak, eta 10 egun balioduneko epea emango da erreklamazioak egiteko eta eskabidean izan daitezkeen akatsak zuzentzeko.

3.– Onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda behin betiko egiten duen ebazpenean onartu edo ezetsiko dira garaiz aurkeztutako erreklamazioak. Ebazpen hori, bestalde, Hogeita batgarren oinarrian aurreikusitako moduan argitaratuko da.

4.– Aurreko zerrendetan, eta argitara emango diren gainerakoetan, parte-hartzaileak NAN zenbakiaren bidez identifikatuko dira.

Bosgarrena.– Hautaketa-sistema.

1.– Oposizio-lehiaketa izango da hautaketa-sistema. Oposizio eta lehiaketa sistemak gauzatuz egingo da, hautagai-zerrenda nortzuek osatuko duten eta haien lehentasun-hurrenkera zein izango den ezartzeko.

2.– Oposizio-lehiaketaren puntuazio totala izango da hura osatzen duten ariketetan lortutakoen batura, gehi, hala egokituz gero, euskara meritu gisa ebaluatzeko prozesuan lortutakoa. Puntuazio totalaren arabera ezarriko da hautagaien lehentasun-hurrenkera.

Seigarrena.– Epaimahai kalifikatzailea.

1.– Epaimahai Kalifikatzaile bat eratuko da, eta beraren helburua izango da oposizio-probak zehaztea, garatzea eta ebaluatzea eta izangaiak hautatzea, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen eta uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren aurreikuspenen arabera. Epaimahai horrek mahaiburu bat, lau epaimahaikide eta idazkari bat izango ditu.

Deialdian eskatutako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako Epaimahai Kalifikatzailearen kide izango da IVAPek izendatutako pertsona bat.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, argitara emango da, Hogeita batgarren oinarrian ezarritako eran, zeinek osatzen duten Epaimahaia eta zein diren haien ordezkoak.

Otsailaren 28ko 4/2005 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, bere eraketan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ordezkaritza orekatua izango da.

2.– Kide anitzeko organoen funtzionamenduari buruzko arautegiaren arabera arautuko da Epaimahai Kalifikatzailearen jarduna.

Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten kideei Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. eta 29. artikuluetan bildutako abstentzio- eta errefusatze-kausak ezarriko zaizkie. Epaimahaikideek kalte-ordainak jasoko dituzte beren zerbitzuagatik, bai eta bertaratzeagatik ere, arlo horretako arautegiarekin bat etorriz.

Halaber, probetan zaintze- eta kontrol-lanak egiten dituzten langileek bidezko kalte-ordainak jasoko dituzte, indarreko arautegiarekin bat etorriz.

3.– Epaimahai Kalifikatzaileak garatu eta ebaluatuko ditu hautaketa-sistema osatzen duten probak, eta, zeregin horretan, autonomia funtzional osoz jardungo du. Horrez gainera, prozeduraren objektibotasunaren erantzule izango da, eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du.

4.– Epaimahai Kalifikatzaileak, hautaketa-sistemaren proba guztietarako edo batzuetarako, aholkulariak edo espezialistak erabil ditzake, haien espezialitateen barruan aholkuak eta laguntza teknikoa eman ditzaten eta ez beste ezertarako.

5.– Epaimahai Kalifikatzaileak, hautaketa-sistema garatzeko, oinarri hauetan aurreikusita ez dagoenaren gainean egoki iritzitako neurriak hartu ahal izango ditu. Halaber, oinarrioi buruzko interpretazio- eta aplikazio-arazoak ebatzi ditzake, eta bai bere funtzioak betetzeko sortzen diren arazoak ere.

6.– Epaimahai Kalifikatzailea, oinarri hauetan aurreikusi gabe dagoen guztian, hautaketa sistemaren garapenerako beharrezko neurriak hartuko ditu, eta interpretaziorako eta ezarpenerako gaiak ebatzi, baita ere bere eginkizunen jardunerakoak. Era berean, arau horien ezarpenean gerta daitezkeen zalantza guztiak ebatziko ditu, baita ere aurreikusita ez dauden kasuetakoak.

7.– Epaimahaiak ezingo ditu hautagai gehiago hautatu, deialdiko lanpostu kopurua baino. Muga hori hausten duten proposamen guztiak erabat deusezak izango dira.

8.– Epaimahai Kalifikatzaileak probak edo ariketak egiteko egunei eta horien emaitzei buruz hartutako erabakiak Hogeita batgarren oinarrian ezarritako eran argitaratuko dira.

9.– Epaimahaiaren jardunen eta/edo argitalpenen alegazioak, baita ere berari zuzendutako edozein idazki Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiara bidali beharko da, honako bide elektronikoak erabiliz honako helbidean:

2018udaltzaingoa@seg.euskadi.eus

Epaimahaiak bide honetatik jasotzen dituen idatziei erantzungo die.

Zazpigarrena.– Oposizioa.

Oposizioan, ondoz ondoko proba hauek egin beharko dira:

1.– Lehenengo proba, nahitaezkoa eta baztertzailea: jakintza proba bat izango da eta test erako galdetegia idatziz erantzun beharko da.

Probaren edukia ebazpen honen I. eranskinean zehaztuta dago.

Test erako galdetegiko galdera bakoitzean lau erantzun aukera izango dira. Lau aukera horietatik bat bakarrik izango da erantzun zuzena.

Proba honetan gaizki emandako erantzun bakoitza erantzun zuzen bakoitzari emandako baliotik % 0,333rekin zigortuko da. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko.

Proba honetan, 0 puntutik 150era emango dira, eta kanpoan geratuko dira gutxienez 75 puntu lortzen ez dutenak.

Hautaketa sistemaren hurrenkera onari begira, Epaimahai kalifikatzaileak, eskatu beharreko gutxiengo maila kontuan izanik, proba honetan erakutsitako ezagutza-maila eta hautagaien identitatea jakin baino lehen, proba gainditzeko beharrezko gutxieneko puntuazioa non ezarri erabaki ahal izango du eta akordio hori argitaratuko du. Horrelakoan, proba honetako puntuazioa lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, Epaimahai kalifikatzaileak ondorengo formula aplikatuko du:

HAP = (APgeh / 2) x (1 + (PZ - m) / (PZgeh - m))

Hau da:

HAP = Hautagaiak lortutako azken puntuazioa.

APgeh = Proban gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (Deialdiaren oinarrien arabera, proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 150 puntu).

PZ = Hautagaiak lortutako puntuazio zuzena:

PZ= Zuzenak – (hutsegiteen kopurua x 0,333).

m = Epaimahaiak ezarritako proba gainditzeko gutxienez lortu beharreko puntuazioa.

PZgeh = Probaren gehieneko puntuazio zuzena (Proban gehienez lor daitekeen puntuazioa zuzena. Azterketa baten erantzun zuzenen kopurua, erantzun guztiak zuzen emanda).

2.– Bigarren proba, nahitaezkoa eta baztertzailea: proba psikoteknikoa izango da, eta hautagaien gaitasunak neurtzea izango du helburu. Proba horri 0 eta 120 puntu artean emango zaizkio. Bigarren proba horretan, lau ariketa egin beharko dira, denak ere nahitaezkoak eta baztertzaileak:

a) Arrazoitze-ariketa.

b) Pertzepzio gaitasunari buruzko ariketa (identifikazioa, diferentziazioa...).

c) Gaitasun espazialei buruzko ariketa.

d) Hitzezko gaitasunari buruzko ariketa.

Ariketa bakoitzean test erako galdetegi bat erantzun beharko da idatziz.

Test erako galdetegi bakoitzeko galdera bakoitzak lau erantzun aukera izango ditu eta bat bakarra izango da zuzena.

Proba honetan gaizki emandako erantzun bakoitza erantzun zuzen bakoitzari emandako baliotik % 0,333rekin zigortuko da. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko.

Proba hori gainditzeko, beharrezkoa izango da ariketa bakoitzean gutxienez 10 puntu (gutxienez lortu beharreko puntuazioa) lortzea proba osatzen duten lau ariketa bakoitzean, eta, gutxienez, 60 puntu proba osatzen duten lau ariketetan.

Hautaketa sistemaren hurrenkera onari begira, Epaimahai kalifikatzaileak, eskatu beharreko gutxiengo maila kontuan izanik, proba honetan erakutsitako ezagutza-maila eta hautagaien identitatea jakin baino lehen, ariketa bakoitza gainditzeko beharrezko gutxieneko puntuazioa non ezarri erabaki ahal izango du eta akordio hori argitaratuko du. Horrelakoan, ariketa bakoitzeko puntuazioa lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, Epaimahai kalifikatzaileak ondorengo formula aplikatuko du:

HAP = (APgeh / 2) x (1 + (PZ - m) / (PZgeh - m))

Hau da:

HAP = Hautagaiak lortutako azken puntuazioa.

APgeh = Ariketan gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (Deialdiaren oinarrien arabera, ariketan lor daitekeen puntuazio gehiena: 30 puntu).

PZ = Hautagaiak lortutako puntuazio zuzena:

PZ= Zuzenak – (hutsegiteen kopurua x 0,333)

m = Epaimahaiak ezarritako ariketa gainditzeko gutxienez lortu beharreko puntuazioa.

PZgeh = Probaren gehieneko puntuazio zuzena (Proban gehienez lor daitekeen puntuazioa zuzena. Azterketa baten erantzun zuzenen kopurua, erantzun guztiak zuzen emanda).

3.– Hirugarren proba, nahitaezkoa eta baztertzailea: proba psikoteknikoa. Proba honi 0 eta 150 puntu artean emango zaizkio. Hirugarren proba honetan, bi ariketa egin beharko dira, biak ere nahitaezkoak eta baztertzaileak:

a) Nortasun-testa: ariketa honen helburua da ebaluatzea hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenen nortasun-ezaugarri nagusiak eta asaldura eta moldatu ezina neurtzeko adierazleak. Proba honetan, 0 puntutik 100era emango dira, eta kanpoan utziko dira gutxienez 50 puntu lortzen ez dutenak.

b) Nortasun-testa: lan-jarduerarekin lotutako jokabideak neurtzea du helburu. Proba honetan, 0 puntutik 50era emango dira, eta kanpoan utziko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dutenak.

Bi ariketa horiek lotuta egongo dira deitutako lanpostuaren profil profesionalarekin.

Hirugarren proba horretako bi ariketetan lortutako datuak ondorengo probetan ere erabili ahal izango dira, neurketa-tresna gisa.

4.– Laugarren proba, nahitaezkoa eta baztertzailea, gaitasun fisikoari buruzkoa. Proba honi 0 eta 80 puntu artean emango zaizkio. Deialdi honetako II. eranskinean deskribatzen diren lau ariketak egitean datza. Emaitzen balorazioa eranskin horretan bertan zehazten diren baremoen arabera egingo da.

Proba hori gainditzeko, beharrezkoa izango da ariketa bakoitzean gutxienez 10 puntu lortzea, eta gutxienez 40 puntu proba osatzen duten lau ariketetan.

Ariketa fisikoak egitearen gaineko erantzukizuna parte-hartzaileena bakarrik izango da. Ariketak egiteko, bestalde, kirola egiteko ekipamendu egokia ekarri beharko dute.

5.– Bosgarren proba, nahitaezkoa eta baztertzailea: aurrez aurreko elkarrizketa bat, helburu duena neurtzea hautagaiek jokabide eta gaitasun egokiak dituzten, deitutako lanpostuaren profil profesionaleko eginkizunak eta atazak betetzeko. Proba hori 0 puntutik 50era baloratuko da, eta gutxienez 25 puntu lortu beharko dira hori gainditzeko.

Elkarrizketaren ariketa egin aurretik, prozesuan parte hartzen dutenek curriculum vitae sinplifikatu bat bete beharko dute, eskuratuko zaien eredu normalizatuaren arabera. Curriculum hori ez da puntuagarria izango, eta elkarrizketa egiteko oinarri gisa baino ez da erabiliko.

Zortzigarrena.– Oposizio-aldiko proben garapena.

1.– Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik bi hilabete igaro arte ez dira hasiko probak.

2.– Lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia gutxienez zazpi egun natural lehenago iragarriko dira, Hogeigarren oinarrian ezarritako eran, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez iragarri ere. Gainerako probak aditzera emateko ondoz-ondoko iragarkiak ere Hogeigarren oinarrian ezarritako eran jakinaraziko dira, gutxienez 72 ordu lehenago, eta Epaimahai Kalifikatzailearen erabaki bidez.

3.– Kalifikazio Batzordeak bere esku izango du oposizioko probak eta gainerako ariketak egiteko hurrenkera –Zazpigarren oinarrian ezarritakoa– aldatzeko aukera, baita hainbat proba egun berean egitea erabakitzekoa ere. Horrelakoetan, proba eta/edo ariketen emaitzak argitara emango dira deialdiaren oinarrietan ezarritako ordenan. Bakar-bakarrik argitaratuko dira aurreko ariketak gainditu dituztenen proba eta/edo ariketen emaitzak, zazpigarren oinarrian ezarritako ordenari jarraituz.

4.– Epaimahaiaren deiaren arabera ezarritako ordu, egun eta lekuan derrigorrezko probak edota ariketak garatzeko agertzen ez direnak automatikoki hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko dira, ez agertzeko arrazoi gaindiezinak izanda ere. Gauza bera gertatuko zaie derrigorrezko probetara eta/edo ariketetara horiek hasita daudela agertzen diren hautagaiei.

Derrigorrezko probaren batek ariketa bat baino gehiago balu, haietako batera berandu agertzea edo ez agertzea ez aurkeztutzat emango da.

Hautaketa prozesuen garapenean aukera eta tratu berdintasuna bermatzeko, Epaimahai kalifikatzaileak probak egiteko datak eta/edo tokiak egokitu ahal izango ditu; esaterako, emakumeen kasuan, hala eskatzen duten haurdunaldiagatiko arriskuagatik edo erditzeagatik edo berehalako erditzea izateagatik edo oraintsu erdituta izateagatik; betiere, inguruabar horien berri eman behar izango zaio Epaimahai kalifikatzaileari proba edo ariketa egin baino lehen eta medikuaren agiri bitartez ziurtatu beharko zaio.

5.– Proba eta ariketetara agertzeko, nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena ekarri beharko da, eta Epaimahai Kalifikatzaileak agiri horietako bat erakusteko eska dezake une oro.

6.– Proba baztertzaile bakoitza bukatu ondoren, Epaimahai Kalifikatzailearen erabaki bidez, hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenen emaitzak argitaratuko dira, Hogeigarren oinarrian ezarritako eran, eta lortutako puntuazioa zehaztuta. Proba eta/edo ariketen emaitzak bi dezimal emanda argitaratuko dira.

7.– Hautagaiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan egin ahal izango dituzte oposizioaren ariketak.

Bederatzigarrena.– Lehiaketa.

1.– Lehiaketa fasearen kalifikazioa bakarrik aplikatuko zaie oposizio fasea gainditu dutenei.

2.– Bakarrik ebaluatu ahal izango dira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenagoak diren merituak, deialdi-oinarrietako bigarren klausulako parte hartzeko betekizunak aipatzen ditueneko i) idatzi-zatikoan ezarritako kasuan izan ezik.

3.– Lehiaketa faseak ez du baztertzaile izaerarik edukiko eta horretan lortutako puntuazioak ezin izango dira kontuan hartu oposizio probak gainditzeko.

4.– Lehiaketa fasea Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente gisa Udaltzain Kidegoetan egindako zerbitzuak baloratzean datza, eguneko zerbitzua 0,10 punturekin baloratuko da. Gehienez 150 puntu lortu ahal izango dira.

5.– Egindako zerbitzuak eskabidean alegatu beharko dira, nahiz eta interesdunek ez duten egiaztatu beharko, Epaimahai kalifikatzaileak ziurtatu beharko baitu ofizioz.

Ondorio horietarako, Epaimahai kalifikatzaileak pertsona bakoitzak egindako alegazioen ziurtapena eskatuko dio dagokion administrazioari, Aurretiko zerbitzuak aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legearen I. Eranskineko eredua erabiliz. Eskabidean agertzen diren merituak alegatzeak bat dakar Epaimahai kalifikatzaileak ziurtagiri horiek dagokion administrazioari eskatzea.

6.– Inolaz ere ez dira baloratuko eskabidean behar bezala egiaztatu ez diren merituak.

Hamargarrena.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea eta euskararen jakite-maila baloratzea.

1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea:

Prozesuan parte hartuko dutenek dokumentuen ziurtapenez edo horretarako egingo diren idatzizko berariazko proba bitartez egiaztatu ahal izango dituzte hizkuntza-eskakizunak.

Derrigortasun-data igarota duten lanpostuetarako aukera egin nahi duten pertsonek 2, 3 edo goragoko hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutela adierazteko dokumentu bitartez ziurtatu beharko dute edo hautaketa prozesuan horretarako deituko diren 2 edo 3 hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak gainditu beharko dituzte.

1.1.– Agirien bitarteko egiaztatzea.

Agirien bitarteko egiaztatzea hautaketa prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egunera arte izango da.

Ez dira egiaztatu beharko Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) dauden datuak. Prozesu honetan parte hartzeak adostasun osoa ematen dio Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari Erregistro horretako datuen kontsulta egiteko.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko maila horien titulu baliokideak honako biotan agertzen dira: Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzen den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan eta Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan.

1.2.– Berariazko probaren bitarteko egiaztatzea.

Eskainitako lanpostuetan ezarritako hizkuntza-eskakizun desberdinak egiaztatzeko borondatezko proba edo probak egingo da/dira. Proba edo probak B-2 Maila (2. Hizkuntza-eskakizuna) eta C-1 Maila (3. hizkuntza-eskakizuna) zailtasun mailakoak izango dira.

Deialdian eskatutako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeari begira, Epaimahai kalifikatzaileak IVAPek proposaturiko pertsona bat izango du.

Proba/probak egiteko data, ordua eta tokia Epaimahai Kalifikatzailearen bitartez argitaratuko dira Hogeita batgarren oinarrian aurreikusitako eran.

2.– Euskararen jakite-mailaren balorazioa meritu gisa.

Euskararen jakite-maila meritu gisa baloratuko da lortzen duten lanposturako eskatutako hizkuntza-eskakizuna baino euskararen jakite-maila altuagoa egiaztatzen duten pertsonentzat.

Egiaztapena Oinarri honetako aurreko atalean aipatzen den eran egin ahal izango da.

Derrigortasun data iraungita duten 2. Hizkuntza-eskakizuna (B-2 Maila) baldintzatzat duten lanpostu haietarako honako baremoaren arabera baloratuko da euskararen jakite-maila:

– Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko C-1 Maila, Europako Kontseiluak onetsitakoa: 70 puntu.

Derrigortasun data iraungita ez duten 2. Hizkuntza-eskakizuna (B-2 Maila) baldintzatzat duten lanpostu haietarako honako baremoaren arabera baloratuko da euskararen jakite-maila:

– Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko C-1 Maila, Europako Kontseiluak onetsitakoa: 70 puntu.

– Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko B-2 Maila, Europako Kontseiluak onetsitakoa: 40 puntu.

Euskararen jakite-maila egiaztatzeko proba bat edo batzuk egingo dira borondatez, Europako Kontseiluak onetsitakoa Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko B2 eta C1 Mailako zailtasun maila daukana/daukatena.

Euskararen jakite-maila egiaztatzeari begira, Epaimahai kalifikatzaileak IVAPek proposaturiko pertsona bat izango du.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko B2 eta C1 Mailaren baliokideak diren titulazioak dituztenei Epaimahai kalifikatzaileak dagozkien puntuak esleituko dizkie, aurreko atalean aurreikusitako proba/probak egin gabe.

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko maila horien titulu baliokideak honako biotan agertzen dira: Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzen den azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan eta Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak argibideak eskatu ahal izango ditu hautaketa-prozesu honetan parte hartzen dutenek euskararen jakite-maila egiaztatzeko lortutako egiaztagiriei buruz. Prozesu honetan parte hartzeak berekin dakar Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari argi eta garbi baimena ematea halako datuak egiazta ditzan Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB), eta egiazta dezan, halaber, hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenen tituluak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko zein mailarekin parekatzen diren.

Bestalde, euskara-maila egiaztatzeko proba egunean beratan bukatuko da hautaketa-prozesu honetan parte hartzen dutenek euskara-maila egiaztatzeko agiriak aurkezteko epea.

Proba/probak egiteko data, ordua eta tokia Epaimahai Kalifikatzailearen bitartez argitaratuko dira Hogeita batgarren oinarrian aurreikusitako eran.

Hamaikagarrena.– Oposizio-lehiaketa gainditutako pertsonen behin-behineko eta behin betiko zerrenda.

1.– Oposizio-lehiaketaren puntuazio totala izango da bi faseetan lortutako puntuen batura, gehi, hala egokituz gero, euskara merezimendu gisa baloratzeko prozesutik eratorritakoa. Puntuazio totalaren arabera lehenetsiko dira hautagaiak. Sailkapeneko ordenan gertatutako puntuazio berdinketak Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean jasotako irizpidearen arabera ebatziko dira. Hala ere, berdinketak bere horretan iraunez gero, oposizio-aldiko lehenengo proban puntu gehien lortu duenaren alde ebatziko da, eta, era subsidiarioan, euskararen jakintza baloratzeko proban puntu gehien lortu duenaren alde.

Epaimahai Kalifikatzaileak honakoak onartuko eta argitaratuko ditu:

a) Gai diren pertsonen behin-behineko zerrenda, dagozkien kalifikazioen arabera, betekizun gisa derrigortasun-data igarota daukaten hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak kontuan izanik eta lehentasun-hurrenkera jarraituz.

b) Gai diren pertsonen behin-behineko zerrenda, dagozkien kalifikazioen arabera, betekizun gisa derrigortasun-data igarota ez duten hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak kontuan izanik eta lehentasun-hurrenkera jarraituz.

2.– Behin-behineko zerrenda horren aurka, interesdunek egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta, horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, zerrenda hori argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Behin betiko zerrenda onartu aurretik ebatziko dira erreklamazio horiek.

3.– Epe hori bukatu ondoren, Epaimahaiak, Hogeita batgarren oinarrian ezarritakoarekin bat, Poliziaren eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzaren eta hautaketa prozedura honetan parte hartzen duten Toki-korporazioen eskumena duten organoen esku utziko ditu behin betiko zerrenda, kalifikazioen araberakoa, puntuazio-ordenari jarraituz, eta hizkuntza-eskakizuna zeinek egiaztatu duten zehaztuta.

a) Gai diren pertsonen behin betiko zerrenda, dagozkien kalifikazioen arabera, betekizun gisa derrigortasun-data igarota duten hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak kontuan izanik eta lehentasun-hurrenkera jarraituz.

b) Gai diren pertsonen behin betiko zerrenda, dagozkien kalifikazioen arabera, betekizun gisa derrigortasun-data igarota ez duten hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak kontuan izanik eta lehentasun-hurrenkera jarraituz.

Hamabigarrena.– Deitutako plazetarako aukera eta betekizunak egiaztatzea.

Zerrendatutako pertsonak eta sailkapen-hurrenkera eta hizkuntza-eskakizunaren egiaztapena jarraituz Epaimahai kalifikatzaileak deituak izango dira prozesuan parte hartzen duten toki-korporazioen artean destinoa aukeratzeko xedeaz.

Destinoak izangaien artean esleituko dira beren eskabidearen eta lortutako puntuazio hurrenkerarekin bat etorriz.

Hizkuntza-eskakizuna derrigortasunez dituzten lanpostuak lehentasunez beteko dira.

Derrigortasun-data igarota duten lanpostuak eta, betekizun gisa, hala eskatzen duten lanpostuetarako horien esleipena egin ondoren, derrigortasun-data igaro gabe eta, betekizun gisa, hala eskatzen ez duten lanpostuen esleipena egingo da.

Deitutako destino guztiak bete beharko dira nahitaez, izangaiek oinarriotan eskatutako baldintzak betetzen dituzten heinean.

Eskainitako destino guztiak bete arte, Epaimahai kalifikatzaileak eskainitako lanpostuak baino pertsona kopuru handiagoari emango die aukeratzeko ahalmena, edozein kasutan ere deitutako destinoetatik gora esleitu gabe.

Ekintza horretan deialdian parte hartzeko jatorrizko dokumentuak edo kopia konpultsatuak ekarri beharko dituzte, baita ere bete nahi den lanposturako edo lanpostuetarako aparteko baldintzak betetzen direla egiaztatzen dituzten dokumentuak.

Era berean, armak eramateko idatzizko konpromisoa – eskaeragilearen aitorpenaren bitartez egingo dena- ekarri beharko dute.

Deialdian parte hartzeko baldintzak eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentazioa aurkezten ez duten hautagaiak ez dira praktikaldiko funtzionario izendatuko. Ez zaie, orobat, izendapen hori emango, baldin eta dokumentazioaren azterketatik edo azterketa medikotik ondorioztatzen bada ez dutela baldintza edo betekizunen bat betetzen. Gainera, egindako jarduketa guztiak eta izendapena lortzeko eskuratutako eskubide guztiak indarrik gabe geratuko dira, hargatik eragotzi gabe eskaeran datu faltsuak adierazteagatik izan lezaketen erantzukizuna eskatzea. Horrelakoetan, Epaimahai kalifikatzaileak erabakiko du halako hautagaiak hautaketa-prozeduratik kanpo uztea eta sailkapen-ordenaren lehentasun-hurrenkerari jarraituz ordeztea. Zehazki, aipatu bazterketaren ondorioz deialdiko lanpostu kopuruaren barruan sartzen direnek ordezkatuko dituzte baztertutakoak, baldin eta aurretik egiaztatzen badute eskatutako baldintzak eta betekizunak betetzen dituztela.

Hamahirugarrena.– Hautatutako pertsonen zerrenda.

Izangaiek aukeraketa egin ondoren eta eskatutako lanpostuen betetze maila egiaztatu ondoren, Hogeita batgarrenean aurreikusitakoarekin bat etorriz, Epaimahaiak onartuko eta argitaratuko du hautatutako pertsonen zerrenda eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzari eta hautaketa prozeduran parte hartzen duten Toki-korporazioko eskumen a duten organoei aurkeztuko dizkie. Zerrenda hautaketa prozedura gainditu duten pertsonek eta deitutako lanpostuetan sartzen diren pertsonek osatuko dute, honakoak bereiziz:

a) Hizkuntza-eskakizuna eskatzen zen lanpostua lortzen duten pertsonen zerrenda, esleitutako plaza adieraziz.

b) Hizkuntza-eskakizuna eskatzen ez zen lanpostua lortzen duten pertsonen zerrenda, esleitutako plaza adieraziz.

Hamalaugarrena.– Praktiketako funtzionarioen izendapena.

1.– Deialdiko betekizunak behar bezala betetzen direla egiaztatzen dituzten hautatutako pertsonak praktiketako funtzionario izendatuko ditu hautaketa prozedura honetan parte hartzen duten Toki-korporazio desberdinetako eskumena duen organoak. Izendapen hori Hogeita batgarren oinarrian aurreikusitako eran argitaratuko da.

Praktiketako funtzionario izendatutako pertsonak prestakuntza ikastaroaren hasieratik egoera horretan izango dira karrerako funtzionario izendapena izendapena egin edo hautaketa prozeduratik baztertu arte.

2.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren bitartez ezarriko da prestakuntza ikastaroaren hasiera eguna.

Hamabosgarrena.– Prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia.

1.– Prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia, bakoitza bere aldetik, nahitaezkoak eta baztertzaileak izango dira, eta, horiek gainditu ezean, hautagaia hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da, eta deialdi honi dagokion Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko eskubideak galduko ditu.

2.– Prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia ezin izango dira batera egin, eta ez horietako bakoitza, ez biak batera, ez dira izango 30 hiletik gorakoak.

3.– Prestakuntza-ikastaroa.

a) Ikastaro akademiko bat izango da prestakuntza-ikastaroa, nahitaezkoa eta baztertzailea, eta edukia, ebaluatzeko eta gainditzeko moduak, eta iraupena Ikasketa Planean eta arau aplikagarrietan zehaztuko dira.

b) Prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak jakinaraziko ditu, Hogeita batgarren oinarrian ezarritako eran.

c) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak ebatziko du prestakuntza ikastaroa gainditzen ez dutenak baztertzea.

4.– Praktikaldia.

a) Prestakuntza-ikastaroa gainditzen dutenek praktikaldia egingo dute. Nolako jardun-arloan aritzen diren kontuan hartuta aukeratuko da praktikaldia egiteko zentro edo bulego egokiena, eta han hautagaiek prestakuntza integrala eskuratu, eta Ertzaintzaren zerbitzu polizialen egitura eta jarduna ikasiko dute.

b) Praktikaldia hasi baino lehen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak ebazpen bat emango du, honako hauek ezarriko dituena: praktikaldiaren iraupena, hura baloratzeko eta gainditzeko sistemak eta prozedurak, eta praktikarako destinoak eta horietan hasteko data. Ebazpen hori Hogeita batgarren oinarrian ezarritako eran argitaratuko da.

c) Praktikaldian, hautagaiek Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriari dagozkion egitekoak betetzean erakusten duten eraginkortasun profesionala ebaluatuko da. Ebaluazioan, praktikaldiak iraun bitartean gertatutako egitateak baino ez dira aintzat hartuko.

d) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak jakinaraziko ditu praktikaldiko kalifikazioak, Hogeita batgarren oinarrian ezarritako eran.

e) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak ebatziko du, halaber, praktikaldia gainditzen ez dutenak baztertzea.

Hamaseigarrena.– Hautaketa-prozeduraren behin betiko sailkapena, eta karrerako funtzionarioen izendapena.

1.– Hautaketa-prozedurako sailkapen-ordena ezartzeko, batu egingo dira hautaketa-prozesuan, prestakuntza-ikastaroan eta praktikaldian lortutako kalifikazioak. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez jakinaraziko da sailkapen hori, Hogeita batgarren oinarrian ezarritako eran.

2.– Praktikaldia bukatu ondoko bi hilabeteko epean, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren proposamenez, Toki-korporazioei dagozkien eskumen hori duen organoak, karrerako funtzionario izendatuko ditu oinarri hauen arabera hautaketa-prozedura gainditu duten hautagaiak.

Zehazki, dagokion Udaleko Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente izendatuko dituzte.

3.– Izendapena indarrean dagoen araudian aurreikusitako eran argitaratuko da.

Hamazazpigarrena.– Praktikaldiko funtzionarioen araubide juridikoa.

1.– Praktikaldiko funtzionario direnez, Udal bakoitzari dagokion araudian zehazturiko lansariak jasoko dituzte.

2.– Praktikaldiko funtzionarioei, prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia egiten duten bitartean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren barne-araudia aplikatuko zaie. Halaber, diziplina-araubidearen arabera irakaskuntza arloko diziplina-hutsegite hutsak ez diren egoeretan, Euskal Herriko Polizia Kidegoen diziplina-araubidearen arauak aplikatuko dira.

3.– Prestakuntza-ikastaroa edo praktikaldia ez gainditzea, edo horietan ez gai kalifikazioa izatea, eta oinarri honetako aurreko paragrafoaren arabera larritzat edo oso larritzat jotzen den arau-hauste bat egiteagatik zigor bat jasotzea arrazoi espezifikoak izango dira hautaketa-prozeduratik kanpo geratzeko eta Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko eskubideak, prozesu horretatik eratorritakoak, galtzeko.

Era berean, prestakuntza-ikastaroan aplikagarri diren ebaluazio-irizpideekin bat etorriz, Ikasketa Planean bildutako ikasgaien ebaluazio partzialetik ondorioztatzen bada hautagairen batek prestakuntza-ikastaroa gainditzeko ezintasun materiala duela, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak prozesutik kanpo utzi dezake, betiere kasuan kasuko praktikaldiko funtzionarioari entzun ondoren.

4.– Hautagai batek, prestakuntza-ikastarora askotan azaldu ez eta, Ikasketa Planean ezarritako huts egiteko gehienezko denbora gainditzen badu, hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko da berehala, barne-araudian ezarritakoarekin bat etorriz, non eta tartean ezinbesteko arrazoirik ez dagoen.

5.– Hautagai batek, praktikaldira askotan azaldu ez eta, Hamabosgarren oinarriaren 4.B zenbakian aipatzen den ebazpenean ezarritako huts egiteko epea gainditzen badu, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko da berehala, non eta tartean ezinbesteko arrazoirik ez dagoen.

6.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak ezinbesteko arrazoiak egon badaudela ikusten badu, hautagaiak osorik errepikatu ahal izango du ikastaroa horretarako egiten diren hurrengo deialdietan, edo praktikaldia osorik errepikatu edo osatu ahal izango du, hala egitea eragotzi zioten arrazoiak desagertzen direnean, eta berak hala eskatzen badu.

7.– Baztertzeko arrazoiren bat agertzen bada, prestakuntza-ikastaroan edo praktikaldian ez da kalifikaziorik emango, harik eta irekitako kanporatze-espedientea ebatzi arte.

8.– Prestakuntza-ikastaroan edo praktikaldian, hautaketa-prozeduratik kanpo geratzen direnek armak, dokumentazioa eta jasotako ekipamendua itzuli beharko dituzte.

Hemezortzigarrena.– Baztertzeko osasun-kasuen taula.

1.– Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan, baztertzeko osasun-kasuen taula jasotzen da. Bada, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautaketa-prozedurako edozein momentutan egiaztatu ahal izango du hautagaiak ez daudela taula horretako kasuetan sartuta (2.1.f) oinarria).

2.– Horrekin batera, prestakuntza-ikastaroan eta praktikaldian, edo horiek bukatu ondoren, praktikaldiko funtzionario izendatutakoei beharrezko jotzen diren proba medikoak egin ahal izango zaizkie, betiere otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan aurreikusitako baztertzeko osasun-kasuetan ez daudela egiaztatze aldera (36/2004 Dekretua, Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena). Horretarako, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak epaimahai mediko bat izendatuko du. Epaimahai horren osaeraren berri Hogeita batgarren oinarrian ezarritako eran jakinaraziko da.

3.– Epaimahai hori mahaiburu batek, bi bokalek eta idazkari batek osatuko dute. Otsailaren 28ko 4/2005 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, bere eraketan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ordezkaritza orekatua izango da.

4.– Hautaketa-prozesutik baztertzeko motiboren bat aurkitu bada, Epaimahai medikoak ematen dituen txostenak arrazoituak izango dira, eta jarraitzen den prozeduran betiere bermatuko da eragindako pertsonak entzuna izateko duen eskubidea.

Epaimahai medikoak atzeratu ahal izango ditu proba medikoak, horiek egin behar zaizkion pertsonaren egoera aintzat hartuta, baldin eta pertsona hori desgaitasun iragankorreko egoeran badago probak egin behar dizkioten momentuan.

5.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari dagokio baztertzeko osasun-kasuen taulako kasuren bat dela-eta hautagai bat kanporatzeko agintzeko eskumena.

6.– Oinarri honetan aurreikusitako Epaimahai Medikoari aplikagarri zaizkio Seigarren oinarriko 2. eta 9. paragrafoetan bildutako arauak.

Hemeretzigarrena.– 2.1.f) Oinarriaren betekizuna.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartzen duten pertsonak dolozko delituagatik kondenatuak izan ez direla, Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereiziak izan ez direla eta funtzio publikoak egiteko ezgaituak izan ez direla frogatzen duten ziurtapenak ofizioz eskatuko dizkio Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiari.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartzeak berekin dakar baimena ematen zaiola, argi eta zalantzarik gabe, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari, noiznahi –eta bereziki praktikaldiko funtzionario eta karrerako funtzionario izendatu aurretiko unean– eska diezaion ziurtapen hori Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiari.

Hogeigarrena.– Zigor- edo administrazio-prozedura.

1.– Hautaketa-prozedura honetan parte hartzen duen hautagairen bat zigor- edo administrazio-prozedura batean sartuta badago, edo aurrerago sartzen bada, eta, horren ondorioz, litekeena bada dolozko delitu batengatik kondenatua izatea, herri-administrazioen kidegoren bateko zerbitzutik kentzea edo eginkizun publikoetan jarduteko gaitasunik gabe uztea, hautagai horrek hautaketa-prozesuan parte hartzea, horretan jarraitzea eta dagokion kategorian sartzea izango du, baldin eta aipatutako prozeduretan kondenatzen ez badute edo zerbitzutik bereizten ez badute.

2.– Aurreko oinarrian aipatutako alderdiak edo bereziki intereseko jo litezkeen beste batzuk egiaztatze aldera, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzak zinpeko adierazpen bat aurkezteko eskatu ahal izango die halako hautagaiei, hautaketa-prozesuan sartuta dauden bitartean.

Adierazpen horretan hautaketa-prozedura gainditzeko esanguratsuak izan daitezkeen datuak ezkutatu edo datu faltsuak emanez gero, barne-araudian aurreikusitako erantzukizuna izango dute hautagaiek.

Hogeita batgarrena.– Argitalpenak.

Kontrakorik adierazi ezean, jakinarazpenak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko dira, hargatik eragotzi gabe erakunde autonomo horren web orrian ere argitaratzea. Iragarkiak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratzen direneko egunak baldintzatu egingo ditu ondorengo epeak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean egiten diren argitalpenak bidali egingo dira eta kontsultatu egin ahal izango dira Toki-korporazioek dituzten beren web-orrialdeetan eta iragarki-oholetan, baita ere Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak berak duen web-ean.

Hogeita bigarrena.– Errekurtsoak.

Deialdi honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkaratu dezakete.

Aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkezten bada, ezin izango da jurisdikzioaren bidetik errekurritu, harik eta errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo isilbidez presuntziozko ezespena eman arte.

Interesdunak jurisdikzioaren bidetik aurkaratzen badu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

Deialdi honetatik, Epaimahaien jardueratik edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak aurkaratu ahal izango dituzte interesdunek, administrazio-prozedura erkideari buruzko araudian ezarritako modu eta kasuetan.

Arkauti, 2018ko uztailaren 4a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

I. ERANSKINA
GAI-ZERRENDA

I.– Herritarren eskubideak.

1.– Giza eskubideak: Giza eskubideen alde orokorrak. Giza eskubideen Adierazpen Unibertsala. Giza eskubideak babesteko Europako sistema.

2.– Eskubideak eta Askatasunak Konstituzioan: Oinarrizko Eskubideak eta Askatasun Publikoak. Oinarrizko askatasun eta eskubideen bermeak.

3.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea: arau-xedea eta helburua. Printzipio orokorrak. Araudian eta administrazio-jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

4.– Datu pertsonalak babestea: kontzeptuak edo definizioak. Datuak babesteari buruzko printzipioak. Pertsonen eskubideak (sartzea, zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea). Sekretu-eginbeharra eta datuen komunikazioa.

5.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea: Herritarren eskubide orokorrak administrazioarekiko beren harremanetan. Administrazio-erregistroak.

II.– Antolakuntza politiko-administratiboa.

6.– Europako esparrua: Europaren eraikuntzaren historia. Europako instituzioak eta beren konpetentziak.

7.– Estatuaren lurralde-antolakuntza Konstituzioan: toki-administrazioa. Probintzia. Udalerria. Autonomia Erkidegoak.

8.– EAEren politika- eta administrazio-antolakuntza: Euskal Herriko Estatutuaren aurrekariak eta genesia. Euskal Herriko Estatutuaren Atariko titulua. Euskal Herriko botereak. Bere gain hartutako konpetentziak Euskal Herriko Autonomia Estatutuan. EAEko erakunde komunen eta lurralde historikoen foru-erakundeen arteko konpetentzien banaketari buruzko alde orokorrak.

9.– Udalerria: lurraldea eta biztanleria. Antolakuntza. Konpetentziak. Erregimen bereziak.

10.– Sektore Publikoko Araubide Juridikoa. Herri-administrazioen organoak: administrazio-organoak eta konpetentzia. Herri-administrazio desberdinen kide anitzeko organoak: funtzionamendua. Abstentzioa eta errekusazioa.

11.– Toki-erakundeen oinarriak: ondasunen kontzeptua, toki-erakundeen ondarea. Sailkapena. Araubide juridikoa. Toki-ogasunak: diru-sarreren sailkapena.

III.– Zuzenbidearen eta administrazio-prozeduraren iturriak.

12.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: Legea: kontzeptua eta motak. Erregelamendua: erregelamendu-ahalaren titulartasuna eta bere mugak. Arau-hierarkia. Legezkotasun-printzipioa herri-administrazioan.

13.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea: administrazio-egintza: alde orokorrak. Eraginkortasuna. Deuseztasun eta deuseztagarritasuna. Administrazioaren isiltasuna.

14.– Administrazio-prozedura: interesdunak. Administrazio-prozeduraren faseak. Egintzak berrikustea.

15.– Sektore Publikoko Araubide Juridikoa. Xedapen orokorrak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Herri-administrazioen ondare-erantzukizuna.

IV.– Zigor kodea. atal orokorra.

16.– Delituak (ZKren 10. artikulutik 18.era).

17.– Erantzukizun kriminaletik salbuesten dituzten kausak (ZKren 19.etik 20.era).

18.– Erantzukizun kriminala arintzen duten inguruabarrak (ZKren 21. artikulua).

19.– Erantzukizun kriminala astuntzen duten inguruabarrak (ZKren 21. artikulua).

20.– Ahaidetasun-inguruabar mistoa (ZKren 23. artikulua).

21.– Delituengatiko krimen erantzuleak (ZKren 27.etik 30.era).

V.– Bide-segurtasuna.

22.– Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra: Aplikazio-eremua (Atariko titulua).

23.– Bide Segurtasunaren Legea: I. eranskina.– Oinarrizko kontzeptuak (artikuluak: 1.etik 9.era, 12.etik 24.era eta 54.etik 73.era).

24.– Bide Segurtasunaren Legea: Arau-hausteak (V. titulua, I. kapitulua).

25.– Bide Segurtasunaren Legea: Zigorrak (V. titulua, II. kapitulua).

26.– Bide Segurtasunaren Legea: Erantzukizuna (V. titulua, III. kapitulua).

27.– Bide Segurtasunaren Legea: Zehapen-prozedura (V. titulua, IV. kapitulua).

28.– Bide Segurtasunaren Legea: Portaera arauak zirkulazioan (II. titulua, I. kapitulua).

29.– Bide Segurtasunaren Legea: Puntuak galtzea dakarten arau-hausteak (II. eranskina).

30.– Bide Segurtasunaren Legea: Gidatzeko baimenak (IV. titulua, II. kapitulua).

VI.– arriskuen prebentzioa.

31.– Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Lan-arriskuen prebentzioari buruzkoa: xedea. Aplikazio-eremua. Eginbeharrak eta eskubideak.

32.– Eraikuntzak ebakuatzea: sarrera autobabes planetan. Erantzuna istiluen aurrean. Jokatzeko gutxiengo jarraibideak. Okupazio handiko eraikuntzak. Larrialdietako plana.

33.– Lehen sorospenak: lesioen lehen eta bigarren balorazioa. Bihotz-birikietako bizkortzea. Arnasbideen buxadura. Odoljarioak. Erredurak oro har artatzea.

VII.– Euskal Herriko historia, ingurumena eta errealitate soziolinguistikoa.

34.– Euskal Herriko XIX. mendeko historia: konstituzio-aldia eta errestaurazio absolutista. Gerra karlistak: aurrekariak, bandoak, garapena eta ondorioak. Foruen abolizioa. Euskal nazionalismoa: sorrera eta garapena.

35.– Euskal Herriko XX. mendeko historia: monarkiaren krisialdia. II. Errepublika. Gerra zibila, Autonomia Estatutua, eta lehen Eusko Jaurlaritza. Frankismoa: errepresioa, erbesteratzea eta erresistentzia. Trantsizio demokratikoa.

36.– Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena: erliebearen konfigurazioa, unitate morfoestrukturalak. Klima. Sare hidrografikoa. Itsasertza eta itsasoko urak. Landare-paisaia eta zoru-motak.

37.– 2014ko ikuspegi demografikoa. Biztanleria: bilakaera esparru geografikoaren arabera eta egituraren bilakaera adinaren arabera. Migrazioak: migrazio-mugimenduak eta -balantza. Kanpoko migrazioak. Barruko migrazioak. Beste mugimendu batzuk.

VIII.– Herritarren zerbitzurako polizia.

38.– Euskal Herriko Poliziaren sorrera eta garapena: Ertzaintzaren sorrera historikoa. Gernikako Estatutuaren 17. eta 36. artikuluak. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/92 Legea: Atariko titulua (1.etik 4.era bitarteko artikuluak). Euskal Herriko Polizia, Xedapen orokorrak (24.etik 27.era bitartean). Euskal Herriko Polizia, Kode Deontologikoa (28.etik 38.era). Ertzaintzako funtzionarioak (105.etik 115.era). Udaltzaingoak (116.etik 118.era).

39.– Hizkuntzaren erabilera zuzena: komunikazioa eta zerbitzuaren kalitatea: komunikazioaren prozesua. Elementuak. Oztopoak komunikazioan. Administrazioko agiriak hobeto idazteko jarraibideak. Administrazio-agiri motak. Administrazioko agirien oinarrizko egitura. Errespetuzko hizkuntza eta hizkuntza ez-sexista.

40.– Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren eredua.

II. ERANSKINA
GAITASUN FISIKOAREN PROBA

1.– Igeriketa: 50 m libre.

Deskribapena: hautagaia, igerilekuaren ertzean kanpo zutik dagoela, uretara egingo du salto soinu-seinale bat entzundakoan, eta 50 m egingo du igerian, hau da, bi aldiz 25 m-ko luzera.

Igeriketa-estiloa librea izango da. Ariketa egin ahala, estiloa aldatzea egongo da. Ezin izango da deskantsatu oinak igerilekuko hondoan jarrita, ez eta hormari edo kortxo-ilarei helduta ere. Halaber, lehenengo luzerako bira ematerakoan, hautagaiak eskuekin horma ukitu beharko du, aztertzaileak argi ikusteko moduan.

Aurreko betekizunetako bat ez betetzeak ariketatik baztertzea ekarriko du.

Irteera baliogabetuz gero, ariketa eten egingo zaio hala egin duenari. Serie guztien amaieran azken serie bat egingo da irteera baliogabetu zaien guztiei. Bi irteera baliogabetzen zaion hautagaia baztertuta geratuko da.

Betaurrekoak erabiltzeko aukera egongo da. Kapela erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Baremoa.

Igeriketa 50 m libre.

(Ikus .PDF)

2.– Aulkiko press-a.

Deskribapena: aulki baten gainean, ahoz gora eta zangoak flexionatuta, oinak lurrean jarrita eta eskuak sorbalda baino zertxobait zabalago, (erpuruaren hatz-mamiak ariketa-barraren alde leun eta latza ukitzen izan behar du), besoak guztiz flexionatu bularra barrarekin ukitu arte, eta segidan luzatu.

Behin ariketa hasita, ezin izango da gelditu, ez eskuak hasierako tokitik mugitu ez eta gorputzarekin konpentsazio-mugimendurik egin ere. Baldintza hauek betetzen ez badira, proba eten egingo da eta ordura arte zuzen egin diren errepikapenak hartuko dira kontuan.

Ariketa 35 kilogramo altxatuta egingo dute gizonezkoek, eta emakumezkoek, 25 kilogramo.

Neurketa: ez dira zenbatuko zuzentasunez egin gabeko jasoaldiak (besoak guztiz flexionatu bularra barrarekin ukitu arte, eta segidan luzatu).

Baremoa.

Aulkiko pressa.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

3.– Bizkortasun-testa.

Deskribapena: hautagaia irteera-posizioan jarriko da irteera-marraren atzean, hau da, lehen hesia dagoen tokian. Hesiaren ezkerretik zein eskuinetik egin ahalko da irteera, eta kasu bakoitzean bukatu beharreko ibilbidea bukatu beharko da, marrazkian adierazi bezala.

Gauzatzea: aztertzaileak adierazten dionean ekingo dio hautagaiak ariketari. Bandera urrunenera joango da, hura saihestu, hesirantz jo, hesia azpitik igaro, hurrengo bandera saihestu, eta bi hesiak gainetik gainditu. Azken hesia igarotzean erregistratuko da denbora, zelula fotoelektriko batzuen bidez.

Neurketa: saiakera bakarra izango da. Izangaiak zirkuituko elementuren bat (hesi zein bandera) bota edo lekuz aldatzen baldin badu, edota bidez tronpatzen bada, nulutzat joko da saiakera. Kasu horretan beste aukera bat bakarrik izango du. Bi saiakera baliogabetzen dituen hautagaia baztertuta geratuko da.

(Ikus .PDF)

Baremoa.

Bizkortasun-testa.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

4.– Course Navette.

Deskribapena: hautagaiak, marra baten atzean jarri, eta, soinu-seinale bat entzundakoan, ariketari ekingo dio. Korrika egin beharko du beste aldeko marra zapaldu arte (20 m), eta beste soinu-seinale bat entzun arte itxarongo du, lasterketari berriz ekiteko. Egoera hori errepikatu egingo da ariketa osoan zehar.

Korrika egiteko erritmoa erregulatu egingo da, soinu bat tarte erregularretan igortzen duen audio-gailu baten bidez.

Neurketa: hautagairen batek:

– marra zapaltzen ez badu audio-gailuak adierazten duen unean.

– soinu-seinaleak markatzen duen erritmoaren aurretik badoa.

– noranzkoa aldatzen badu marra zapaldu gabe.

– marraren gainean biratu beharrean, bira zirkularrak egiten baditu.

Lehenengo abisua jasoko du. Aurreko arrazoietako bat dela-eta bigarren abisu bat jasotzen badu, ariketa amaitutzat joko da, eta osatutako azken aldian izandako balioa hartuko da kontuan.

Baremoa.

Course Navette.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala