Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2018ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3643

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularren jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu baina ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 165. artikuluko 4. idatz-zatian eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 84. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, aipatutako emakida-eskubideak amaitzeko espedienteen berri ematen da. Emakida-eskubideen ezaugarriak iragarki honen I. eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzi daitezken dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua – 20015 Donostia.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 4a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala