Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2018ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3634

IRAGARKIA, 2018ko uztailaren 3koa, Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza babestuen esleipenen ebazpenak jakinaraztekoa.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Interesduna Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Andia kalea 13, 5., Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko dio. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, agertu denetik hasita, edo, adierazitako epean agerraldirik ez badago, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.

Donostia, 2018ko uztailaren 3a.

Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana