Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2018ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
3611

IRAGARKIA, zeinaren bidez deialdia egiten baita izendapen aske bidez behin betiko betetzeko Plangintza eta Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariordearen lanpostua (1282.B0), Bilboko Udalaren Obra, Zerbitzu, Hiri-eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailari atxikita dagoena.

Iragarkia, Bilboko Udalarena, Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkariak 2018ko ekainaren 1ean hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 119. zenbakian, 2018ko ekainaren 21ean, eta, han, oso-osorik argitaratu zen zer baldintza bete behar den Plangintza eta Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariordearen lanpostua (1282.B0) izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko. Lanpostu horrek 29. mailako lantoki-osagarria, derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizuna, «B» mailako dedikazio berezia, 32.560,44 euroko osagarri berezia eta erabateko dedikazioa ditu. Bilboko Udaleko edo beste herri-administrazio batzuetako (Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioetako) karrerako funtzionarioek betetzekoa da.

Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak etorkizunean, oinarriekin bat hala badagokio, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Bilbao, 2018ko ekainaren 25a.

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JAVIER ARIZABALETA SANMIGUEL.


Azterketa dokumentala