Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2018ko uztailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3598

AGINDUA, 2018ko ekainaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Bilboko (Bizkaia) «El Ave María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat kentzeko baimena eskatuz, Bilboko (Bizkaia) «El Ave María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, zeinaren bidez ematen baitzaizkie ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, zeinaren bidez helarazten baitira beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazten (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat kentzeko, 2018-2019 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 48002973.

Izen espezifikoa: «El Ave María».

Titularra: «Operarias del Divino Maestro».

Helbidea: Zabalbide kalea, 116.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzea.

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat kentzea, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:

● unitate 1 urtebetetik beherako haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

● unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 5 unitate, 108 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 8 unitate, 200 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 6 unitate, 180 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du ikastetxeak, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala