Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2018ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IHOBE A.B.
3587

IRAGARKIA, Ekonomia Zirkularraren demostrazio-proiektuak egiteko laguntzak emateko 2018ko deialdiari buruzkoa.

Laguntza horien helburua da ekonomia zirkularrari buruzko erakustaldi-proiektuak garatzea. EAEko industria-sektoreko entitateei emango zaizkie, hain zuzen materialen (metalak, plastikoak edo mineralak) edo produktuen (birmanufaktura) zikloa itxiko duten eta merkatutik gertu dauden soluzio berritzaileen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa erakusteko. Horrekin lortu nahi dena da soluzioa lehenbailehen transferitzea edo eskuragarri jartzea merkatuan.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Ihobe, SA Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoaren web orrian (www.ihobe.eus).

Laguntzak emateko, norgehiagoka-prozedura erabiliko da.

Eskabideak aurkezteko epea, deialdirako, iragarkia argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta amaitu honako data honetan:

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko irailaren 21eko 13:00etan amaituko da.

Deitutako laguntzaren aurrekontu-zuzkidura 200.000 eurokoa da.

Bilbao, 2018ko ekainaren 29a.

Zuzendari nagusia,

JESÚS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala