Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2018ko uztailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3566

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Toloto Errekastoaren hiri barruko tartea egokitzeko proiektua».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 27ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen Elorrioko «Toloto Errekastoaren hiri barruko tartea egokitzeko proiektua».

Proiektu honen helburua da uholde gogorrek okupatutako eremua erabat murriztea, eta, batez ere, 10 urteko errepikatze-denborako uholdeak okupatutakoa, Tolotoren estaldurak ahalmen-eskasa baitu horri aurre egiteko.

Horretarako, proiektatu da aire zabaleko ibilgu berri bat induskatzea Toloto errekastoan. Ibilgu berri horrek ordezkatuko du errekastoaren azken tartean egun dagoen estaldura, Ibaizabal ibaiarekin bat egin aurretik. Proiektuaren arabera, halaber, bi zubi eraikiko dira, egun dauden bideak igarotzeko modua bermatzeko.

Hala, proiektua jendaurrean jarriko da, hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan.

Interesdunek eskuragarri izango dute obra-proiektua, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta haren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 27a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala