Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2018ko uztailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3558

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 245/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bergarako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, 245/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Mikel Olazabal Rodriguezek eskatuta, Cristina Lucia Olmedo Perezen aurka, hitzezko judizioari buruzkoa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

54/2018 EPAIA

Epailea: Cristina Vicente Notario.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hemezortziko maiatzaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Mikel Olazabal Rodriguez.

Abokatua: Maria Teresa Ruiz Gonzalez.

Prokuradorea: Jose Alberto Amilibia Mugica.

Alderdi demandatua: Cristina Lucia Olmedo Perez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Mikel Olazabal Rodriguezek Cristina Lucia Olmedo Perezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut 7.176,49 euroko printzipala ordaintzera. Zenbateko horrek legezko interesak sortuko ditu demanda aurkeztu zenetik epaia jakinarazi arte, eta legezko interesa bi puntuz gehitua epai hau jakinarazten den egunetik kondena honen gai den zenbatekoa erabat ordaindu arte.

Alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu prozeduraren kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1876000003024517. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Cristina Lucia Olmedo Perez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hemezortziko maiatzaren hogeita zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala