Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2018ko uztailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3554

AGINDUA, 2018ko ekainaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Vitoria-Gasteizko Luis Aramburu Musika Eskola Publikoaren instalazioak aldatzeko.

Vitoria-Gasteizko Luis Aramburu Musika Eskola Publikoak abiarazi duen espedientea aztertu da, zeinaren bidez musika-eskolaren instalazioak handitzeko baimena eskatzen baita.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (zeinaren bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den musika-eskolari baimena ematen zaio, 2018-2019 ikasturtetik aurrera, orain dituen instalazioak handitzeko eta eskolak emateko Vitoria-Gasteizko udalerrian dauden Salburuko gizarte-etxeko ikasgela batean (Bratislava hiribidea 2) eta Zabalganako gizarte-etxeko beste ikasgela batean (Juan Gris kalea 2).

Kode-zenbakia: 01002697.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Luis Aramburu».

Titularra: Vitoria-Gasteizko Udala.

Helbidea: Errementari kalea 108.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

2. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala