Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2018ko uztailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3553

AGINDUA, 2018ko ekainaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden inguruneen izendapenari eustea onartzen duena.

Nitratoen zuzentarauak (91/676/EEE Zuzentaraua, Kontseiluarena, 1991ko abenduaren 12koa, urak nekazaritzan erabilitako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteari buruzkoa) ezartzen duenez, estatu kideek arriskuan dauden ingurune izendatuko dituzte nitrato maila jakin batzuk gainditzen dituzten beren lurraldeko eremuak, eta ekintza-programak ezarriko dituzte izendatutako ingurune horietan.

Zuzentarauaren 3.4 artikuluak xedatzen du estatu kideek aztertu eta, hala badagokio, aldatu edo handitu egingo dituztela arriskuan dauden inguruneen izendapenak, epe egokian eta gutxienez lau urtetik behin, aurreko izendapena egin zenetik izandako aldaketak eta orduan aurreikusi ez diren faktoreak kontuan izateko. Eta 5.7 artikuluan xedatzen denez, estatu kideek beren ekintza-programak berrikusi eta, beharrezkoa balitz, aldatuko dituzte, 5. apartatuaren arabera hartutako neurri gehigarri posibleak barne, gutxienez lau urtetik behin.

Eusko Jaurlaritzari dagozkion eskumenak gauzatuz, abenduaren 22ko 390/1998 Dekretua onartu zen, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden inguruak izendatzeko arauak finkatzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea onartzen duena. Dekretuaren xedapen gehigarrian arriskuan dagoen ingurune izendatzen da Vitoria-Gasteizko Unitate Hidrogeologikoaren Mendebaldeko Sektorea.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko sailburuaren, Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren eta Nekazaritza eta Arrantzako 2000ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez ontzat eman zen nekazaritzako lanetatik eratorritako nitratoen ondorioz uren kutsadura dela-eta kaltetzeko moduko aldeak direla aitortu diren esparruetan jarduteko plana. Agindu hori 2008ko urriaren 15eko Aginduaren bidez indargabetu zen, eta azken hori 2009ko azaroaren 2ko Aginduaren bidez aldatu zen. Gero, Europako Batzordeak akats batzuk hauteman ondoren, 2009ko azaroaren 2ko Aginduaren huts-zuzenketa argitaratu zen 2010eko azaroaren 16ko EHAAn.

Arriskuan dauden inguruneek denboran zehar duten garapenaren segimendua eta kontrola egiteko neurriak egin ditu Ura Uraren Euskal Agentziak, 2008ko urriaren 15eko Aginduaren eranskineko 10. puntuan xedatutakoa betez, eta lortutako emaitzen arabera ekintza-planean jasotako neurriak eraginkorrak dira, egiaztatu baita plana indarrean denbora luzeagoz egon den eremuetan nitratoen kontzentrazioak behera egin duela modu progresiboan. Beraz, plana berrikusita, ez da beharrezkotzat jo bertan aldaketarik egitea.

Arriskuan dauden ingurune gisa izendatutako eremuei dagokienez, 2008ko apirilaren 8ko Aginduak hasiera batean izendatutako eremua zabaldu egin zuen Dulantziko sektorea bertan sartuz, eta 2009ko azaroaren 18ko Aginduak arriskuan dauden ingurune izendatu zituen Vitoria-Gasteizko Unitate Hidrogeologikoaren Mendebaldeko Forondako I eta II Sektoreak.

Arriskuan dauden inguruneek denboran zehar duen garapenaren segimendua eta kontrola egiteko neurriak egin ditu Ura-Uraren Euskal Agentziak, 2008ko urriaren 15eko Aginduaren eranskineko 10. puntuan xedatutakoa betez, eta lortutako emaitzen arabera, ez da beharrezkoa, gaur egun, bestelako eremurik arriskuan dagoen ingurune gisa izendatzea, dagoeneko izendapen hori duten eremuez gain.

Nitratoen zuzentarauan ezarritakoa betetze aldera, beharrezkoa da ebazpen bat argitaratzea, arriskuan dauden inguruneen izendapenari eusten zaiola adieraziz eta ekintza-plana aldatzea beharrezkotzat jotzen ez dela argituz.

Adierazitako guztiagatik, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak

EBAZTEN DUGU:

Lehenengoa.– Egun arriskuan dauden inguruneen izendapena duten guneei eustea:

● Vitoria-Gasteizko Unitate Hidrogeologikoa. Ekialdeko Sektorea eta Dulantziko Sektorea.

● Vitoria-Gasteizko Unitate Hidrogeologikoa. Mendebaldeko Sektorea-Foronda I eta II.

Bigarrena.– Arriskuan dauden ingurune horiei aplikatu beharreko ekintza-plana 2008ko urriaren 15eko Aginduan ezarritakoa izango da (Agindua, 2008ko urriaren 15ekoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuarena eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuarena, nekazaritzatik eratorritako nitratoekin ura kutsatzeko arriskuan dauden inguruneak izendatzeko arauak finkatzen dituena; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko azaroaren 2ko Aginduaren bidez aldatutakoa).

Hirugarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Agindu honen berri emango dio Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari.

Laugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari edo Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

Bosgarrena.– Xedapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala