Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2018ko uztailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3546

AGINDUA, 2018ko ekainaren 28koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita lanpostu hau merezimendu-lehiaketa espezifiko bidez betetzeko deialdia: Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzako Auzitegi Klinikako zerbitzuburua.

Honako espediente hau aztertu da: Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa espezifikoaren ondorioz izapidetutako espedientea. Izan ere, agindu horren bidez, deialdi bat egin zen merezimendu-lehiaketa espezifiko bidez lanpostu hau betetzeko: Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzako Auzitegi Klinikako zerbitzuburua.

Oinarri hartu dira, halaber, honako hauetan xedatutakoa: Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. titulua, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea lehiaketaren behin betiko ebazpena: eranskinean adierazten da zer lehiakideri esleitzen zaion deialdiko lanpostua, eta zenbat puntu lortu duten bi parte-hartzaileek.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bi aldizkarietan aldi berean ezin bada argitaratu, epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala