129. zk., 2018ko uztailaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
HAURRESKOLAK
3512
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita esleitu dela Haurreskolak Partzuergoko zentroetan «Hezkidetza proiektua haurreskoletan», «0-2 urte bitarteko haurren mugimendu librea» eta «Euskara eta komunikazioa haurreskoletan» prestakuntza-ekintzak garatzeko aholkularitza eta asistentzia kontratatzeko lizitazio publikoa.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Haurreskolak Partzuergoa.
b) Espedientea izapidetzen duena: Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordea.
c) Espediente-zenbakia: 001/18.
d) Kontratatzailearen profila: www.haurreskolak.eus
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Haurreskolak Partzuergoko zentroetan «Hezkidetza proiektua haurreskoletan», «0-2 urte bitarteko haurren mugimendu librea» eta «Euskara eta komunikazioa haurreskoletan» prestakuntza-ekintzak garatzeko aholkularitza eta asistentzia kontratatzea.
b) Loteak: bai.
c) Eskaintza argitaratu zen aldizkari ofiziala eta eguna: 2018ko apirilaren 9ko EHAA, 67. zenbakia.
3.– Izapidetzea eta prozedura.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 75.000 euro, BEZik gabe.
– 1. lotea: 25.000 euro (BEZik gabe).
– 2. lotea: 25.000 euro (BEZik gabe).
– 3. lotea: 25.000 euro (BEZik gabe).
5.– Esleipena.
a) Data: 2018-06-25.
b) Esleipendunak:
– 1. lotea: Udako Euskal Unibertsitatea.
– 2. lotea: hutsik geratu da.
– 3. lotea: Artez Euskara zerbitzua koop. – Urtxintxa aisialdiko eskola Gipuzkoa.
c) Esleipenaren zenbatekoa:
– 1. lotea: 20.110 euro (BEZik gabe).
– 3. lotea: 23.400 euro (BEZik gabe).
Eibar, 2018ko ekainaren 25a.
Haurreskolak Partzuergoaren gerentea,
MAITE LARRAŃAGA ORBEA.