Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2018ko uztailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3506

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 784/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 784/2015 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Seguros Liberty.

Alderdi demandatua: Agustin Rojo Arce.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Begoña Amann Subinas, Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:

784/2015 judizio arruntean, epaia eman du epaitegi honetako M.ª Eugenia Viguri Arribas epaile magistratuak, 2016ko urriaren 19an.

Agustin Rojo Arce non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta, halaber, aditzera ematen zaio apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 26a.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.


Azterketa dokumentala