Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3458

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 10eko Agindua. Agindu horren bitartez, ezezkoa ematen zaio behin betiko likidazioa egiteko eta behin betiko bermea itzultzeko eskaerari. Eskaera hori kontratistak egin du (11/10) C01/010/2010) erreferentzia duen kontratazio administratiboaren espedientean.

Interesdunak adierazitako helbidean paperean jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Aipatutako ebazpena interesdunaren eskura dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (egoitza: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 4. solairua, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazten den ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta aukerako berraztertzeko errekurtsoaren bidez aurkara daiteke. Errekurtso hori organo berean jarri behar da, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala