Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3455

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 72/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 72/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Alokabide, SA.

Abokatua: Andoni Echevarria Arabaolaza.

Prokuradorea: Jesús Martín Arrieta Vierna.

Demandatua: Hizia Bessaoud eta Kouider Chebah Chekhar.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-25ean. Hona hemen epaitza:

114/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzean 25a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 72/2018 judizio arruntaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Alokabide, SA, Echevarria letraduak lagundua eta Arrieta prokuradoreak ordezkatua.

Demandatuak: Kouider Chebah Chekhar jn. eta Hizia Bessaoud and., auzi-iheslari deklaratuak.

EPAITZA

Baiesten dut Alokabide, S.A.k aurkeztutako demanda, Kouider Chebah Chekhar jaunaren eta Hizia Bessaoud andrearen aurkakoa. Horrenbestez, deklaratzen dut suntsituta dagoela etxebizitza bat alokatzeko aldeek 2016-10-17an izenpetu zuten kontratua. Finka Gasteizko Federico Garcia Lorca kaleko 4 zenbakiko 1.B solairuan dago. Hortaz, Kouider Chebah Chekhar jauna eta Hizia Bessaoud andrea kondenatzen ditut aipatutako etxebizitza uztera, eta ohartarazten diet ezen, hala egin ezean, etxebizitzatik kaleratuko dituztela.

Kostuak Kouider Chebah Chekhar jaunari eta Hizia Bessaou andreari ezartzen dizkiet.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman ezen, ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, hogei eguneko epearen barruan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLko 458. artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatua). Arabako Probintzia Auzitegia arduratu da aipatu errekurtsoez.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banesto bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0009 0000 04 007218 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena. Epai hori eman zuen epaile berberak irakurri du, epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik. Fede ematen dut.

Hizia Bessaoud eta Kouider Chebah demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzean 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala