Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3450

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 674/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Nik, Carolina García Gonik, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Laugarren Sekzioko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, 674/2017 apelazio-errekurtsoa izapidetzen ari da, Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalaren 615/09 dibortzio-prozeduraren ondoriozkoa. Errekurtso horren gainean, epaia eman da 2018ko urtarrilaren 18an, eta interesdunak eskuragarri du horren kopia, bulego judizial honetan.

Maria Begoña Larrazabal Herrero andreari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, ez baitu helbide ezagunik, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta auzitegi honetako iragarki-taulan argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; halaber, aditzera ematen zaio ebazpen horretan jasota daudela ebazpenaren aurka jar daitezkeen errekurtsoak.

Bilbao, 2018ko maiatzaren 31.

Justizia Administrazioaren letradua,

CAROLINA GARCÍA GONI.


Azterketa dokumentala