Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3448

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen Arloko errektoreordearena, agindua ematen duena Euskal Herriko Unibertsitateko «Unibertsitate masterra: Itsas Ingeniaritza» tituluaren izenean eta ikasketa-planean egindako aldaketa argitaratzeko eta izen hau jartzeko: «Unibertsitate masterra: Itsasketa».

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2013ko urriaren 10eko Erabakiaren bidez, Itsas Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren memoriaren proposamena onartu zuen. Proposamen hori onartu ondoren, Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu zen 2014ko otsailaren 27an.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 15eko Aginduaren bidez (2014ko irailaren 26ko EHAA), onartu egin zen Euskal Herriko Unibertsitateko Itsas Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra ezartzea baina agindu horren euskarazko eranskina zuzendu egin behar izan zen, eta zuzenketa hori 2014ko urriaren 8ko EHAAn argitaratu zen.

Ministroen Kontseiluak 2014ko azaroaren 14an hartutako eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2014ko Erabakian argitaratutako akordioaren bidez, titulazio hori ofiziala zela eta Unibertsitate, Ikastegi eta Tituluen Erregistroan (RUCT) erregistratu behar zela ezarri zen.

Ikasketa plana 2015eko otsailaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (41. zk.) eta 2015eko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean (27. zk.) argitaratu zen.

Ontzigintza eta Itsas Ingeniarien Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi errekurtso bat jarri zuen Ministroen Kontseiluaren akordioaren aurka. Auzitegi Gorenak (Hirugarren Sala, Laugarren Atala) epaia eman zuen 2016ko azaroaren 11n eta epai horrek deuseztatu egin zuen akordio hori, baina bakarrik Euskal Herriko Unibertsitatearen Itsas Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren izenean «ingeniaritza» hitza agertzen zelako.

Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren erabaki baten bidez, deuseztatutzat eman zen, 2017ko urtarrilaren 12tik aurrerako eraginez, Ministroen Kontseiluak 2014ko azaroaren 14an hartutako akordioa, non «ingeniaritza» hitza agertzen baitzen masterraren izenean.

Horregatik guztiagatik, Auzitegi Gorenak 2016ko azaroaren 11n emandako 81/2015 epaia betetzeko eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (zeinaren bidez, unibertsitateko ikasketa ofizialak antolatzen baitira uztailaren 861/2010eko Errege Dekretuak emandako idazkeran) 28.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Itsas Ingeniaritza» tituluaren izenean eta ikasketa-planean egindako aldaketa, erabaki honen eranskinean zehazten den moduan. Ikasketa-plana Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2015eko urtarrilaren 22ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (2015eko otsailaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eta 2015eko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian). Izen berria hau izango da: «Unibertsitate masterra: Itsasketa».

Leioa, 2018ko apirilaren 30a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala